Edukira joan

Abeid Karume

Wikipedia, Entziklopedia askea
Abeid Karume
Image
President of Zanzibar (en) Itzuli

1964ko urtarrilaren 12a - 1972ko apirilaren 7a
← baliorik ez - Aboud Jumbe (en) Itzuli →
Tanzaniako presidenteordea

1964 - 1972
← baliorik ez - Aboud Jumbe (en) Itzuli →
Bizitza
JaiotzaNyassalandia eta Mwera (en) Itzuli, 1905eko abuztuaren 4a
HerrialdeaImage Tanzania
BizilekuaNdio (en) Itzuli
Lehen hizkuntzaswahilia
HeriotzaZanzibar, 1972ko apirilaren 7a (66 urte)
Hobiratze lekuaSelous ehiza-babeslekua
Heriotza modua: magnizidioa
Familia
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzakingelesa
swahilia
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria eta ministroa
Ideologia eta sinesmenak
Erlijioaislama
Alderdi politikoaImage Afro-Shirazi Party (en) Itzuli

Abeid Amani Karume (1905eko abuztuaren 4a – Zanzibar, 1972ko apirilaren 7a) zanzibartar eta tanzaniar politikaria izan zen. Zanzibarko ptesidentea izan zen 1964ko urtarriletik apirilera eta Tanzaniako presidenteordea 1964tik hil zen arte.

Bere jaioterriari buruzko zalantzak daude, iturri batzuen arabera Nyasalanden jaio baitzen eta beste batzuen arabera Zanzibarko Mwera herrian. Ez zuen heziketa formal handirik izan eta marinel lanetan aritu zen politikan hasi aurretik. Zanzibar utzi eta Londresen geopolitikaz interesatu zen Hastings Banda eta beste buruzagi afrikar batzuk entzun ondoren. Afrikako ideologia sozialista eta nazionalista duen Afro-Shirezi Alderdiko buruzagia izan zen.

1963ko abenduaren 10ean Zanzibar Erresuma Batutik independizatu zen sultanerri konstituzional gisa. 1964ko urtarrilaren 12an John Okello ugandarrak zuzendutako Zanzibarko Iraultza gertatu zen. Bertan afrikarrek agintari arabiarrak boteretik bota eta errepublika aldarrikatu zuten. Okellok errepublika berriko presidente kargua eskaini zion Karumeri.

Okello eta Karumeren arteko botere borroka azken honen garaipenarekin amaitu zen. Karumek Julius Nyerererekin Tanganyika eta Zanzibar elkartzea adostu zuen 1964ko apirilaren 26an Tanzania sortzeko eta herrialde berriko presidenteorde izendatu zuten Karame.

Arabiarren eta indiarren lurrak desjabetu eta afrikarren artean banatu zituen, eta doako osasun- eta hezkuntza-sistema ezarri zuen. 1972an tiroz hil zuten bere alderdiaren egoitzan.