Edukira joan

Adine Masson

Wikipedia, Entziklopedia askea
Adine Masson
Bizitza
Jaiotza1872ko azaroaren 29a
HerrialdeaImage Frantzia
Heriotza1956 (83/84 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jardueraktenislaria
Tenis
 

Girardine "Adine" Lucie Antoinette Masson (Wandsworth, Surrey, Erresuma Batua, 1872ko azaroaren 29a – 1956) frantziar-britainiar-kanadar tenislaria izan zen. Aillevillen (Frantzia) lurperatu zuten.

1872an Wandsworth-en jaio zen, Girardine Lucie Antoinette izena jarri zioten, eta Adine deitzen zuten. Montrealen jaiotako Joseph Masson kanadar enpresaburuaren eta Emma Élise Élisabeth de Chastelainen bigarren alaba izan zen.[1] Ama 1876an hil zen Nizan, hirugarren umea, Wilfrid-ek Willy, erditu eta hamar egunera. Ahizpa zaharrena, Geneviève, 1891n ezkondu zen Ernest Vulliemin margolari suitzarrarekin. 1893an, neska bat izan zuen, eta Girardine izena jarri zion hirugarren izentzat.

Kirol ibilbidea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1895ean, Armand Masson-ek, kirolari porrokatuak, Paul Lecaron-ekin batera Parisko Tenis Kluba[2] sortu zuen.[3] Adine Masson-ek klubak antolatutako Frantziako lehen Nazioarteko Tenis Aretoko Areto partidak irabazi zituen.[4] Ondoren, hiru aldiz irabazi zuen proba, 1897. urtera arte.

1897an Frantziako Tenis Txapelketako lehen irabazlea izan zen. Hurrengo bi urteetan titulua mantendu zuen, bere aurka egiteko lehiakiderik ez zegoen eta.[3] 1902an eta 1903an ere nagusitu zen, eta 1904an berriro finalera heldu zen, eta orduko horretan Kate Gillou nagusitu zen.[5] 1907an, Frantziako txapelketetako emakumeen bikoitzaren lehen edizioan gailendu zen, Yvonne de Pfeffelekin batera. Neba Willyrekin batera, 1902an binakako mistoan finalista izan zen.[5]

Adine Masson-ek 1908 eta 1909 urteetan berriro irabazi zituen Frantziako Areto Teniseko Nazioartekoan, eta hainbat garaipen lortu zituen Suitzako txapelketetan, adibidez, 1906an Luzernan.[6]

Bestelako lanak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehen Mundu Gerran, Zauritu Militarrentzako Sorospen Elkartean erizain nagusia, Parisko 98. ospitale laguntzailean lan egin zuen, 1918an epidemien ohorezko domina (zilarrezko domina) eman zioten.[7]

1920ko hamarkadan, teniseko txapelketak antolatzen hasi zen. Sasoi berean, nebarekin batera, Aillevilleko gazteluaren jabe egin zen, Auben. Udalerrian finkatu eta bertan nekazari bilakatu zen.[8]

1956an hil zen, eta Aillevilleko hilerrian lurperatu zuten Adine Masson.[1] Neba hurrengo urtean hil zen, udalerri berean.

Palmaresa (partziala)

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Izenburuak dama bakunetan

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

 

Zk. Data Txapelketa eta non Kategoria Lurra Finalista emaitza
1 1897-06-23 Frantziako txapelketa, Paris Lurra Image Frantzia P. Girod 6-3, 6-1
2 1898-05-?? Frantziako txapelketa, Paris Lurra NC NC
3 1899-05-?? Frantziako txapelketa, Paris Lurra NC NC
4 1902-06-18 Frantziako txapelketa, Paris Lurra Image Frantzia P. Girod 6-0, 6-1
5 1903-05-?? Frantziako txapelketa, Paris Lurra Image Frantzia Kate Gillou 6-0, 6-8, 6-0

Finala, emakumezkoetan

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Zk. Data Txapelketa eta non Kategoria Lurra Aurkaria emaitza
1 1904-05-?? Frantziako txapelketa, Paris Lurra Image Frantzia Kate Gillou NC

Emakumeen bikotekako titulua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Zk. Data Txapelketa eta non Kategoria Lurra Bikotekidea Finalistes emaitza
1 1907-05-?? Frantziako txapelketa

Paris

Lurra Image FrantziaYvonne de Pfeffel NC

NC

NC

Binakako mistoko finala

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Zk. Data Txapelketa eta non Kategoria Lurra Aurkariak Bikotekidea emaitza
1 1902-06-18 Frantziako txapelketa

Paris

Lurra Image Frantzia Yvonne Prévost

Image Erresuma Batua Réginald Forbes

Image Frantzia Willy Masson NC

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. 1 2 Ailleville - Cimetière - Masson Girardine Lucie Antoinette. .
  2. ↑ «Partie non officielle» Les Sports athlétiques: 90-91. 1er janvier 1895.
  3. 1 2 Le lawn-tennis à Étretat. La Vie au grand air 15 septembre 1898, 144 or..
  4. ↑ «Lawn-tennis» Le Figaro: 4. 26 novembre 1895.
  5. 1 2 William Laurentz. (15 décembre 1920). «Grâce à Mlle Lenglen, la France connaît le triomphe» La Vie au grand air.
  6. ↑ Fernand Bidault. (13 avril 1906). «Nos champions de tennis sont-ils en progrès ?» La Vie au grand air.
  7. ↑ «Txantiloi:Mlle» Journal officiel: 6653. 31 juillet 1918.
  8. ↑ «Ailleville» Le Petit Troyen: 2. 7 octobre 1925.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]