Ahmed Mohamed Mohamoud
Ahmed Mohamed Mohamoud (somalieraz: Axmed Maxamed Maxamuud; Burao, 1938ko ekainaren 1a – Hargeisa, 2024ko azaroaren 15a) Somalilandiako presidentea izan zen 2010etik 2017ra.
Mahmoud Somalilandia Britainiarran jaio zen eta Silanyo (musker) ezizena eman zioten. Eskola hezkuntza Somalian jaso zuen eta unibertsitarioa Londresen eta Manchesterren, non Ekonomian graduatu zen.
Mohamoud Somaliako Koordinazio eta Merkataritza ministroa izan zen 1969 eta 1982 artean. Mohamed Siyad Barre erregimenean zerbitzatu zuen arren, Mohamoudek ez zuen indarkeria edo ustelkeria ekintzarik jasan eta 1984tik 1990era Somaliako Mugimendu Nazionala gerrilla zuzendu zuen.
1990ean Somalilandiaren independentzia aldarrikatu ondoren, Maohamoudek politikan segitu zuen. Parlamentuko kide eta Finantza eta Plangintza eta Koordinazio ministroa izan zen.
2010 eta 2017 artean Somalilandiako laugarren presidentea izan zen.