Edukira joan

Ali Haroun

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ali Haroun
Image
Bizitza
JaiotzaBir Mourad Rais (en) Itzuli, 1927ko otsailaren 8a
HerrialdeaImage Aljeria
Heriotza2026ko urriaren 24a (99 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakabokatua
KidetzaHigh Council of State (en) Itzuli
Zerbitzu militarra
Parte hartutako gatazkakAljeriako Independentzia Gerra
Ideologia eta sinesmenak
Alderdi politikoaImage Nazio Askatasunerako Frontea

Ali Haroun (Bir Mourad Raïs, 1927ko otsailaren 8a – 2026ko urriaren 24a) aljeriar abokatu eta politikaria izan zen.

Aljerren lehen eta bigarren mailako ikasketak egin ondoren, zuzenbidea ikasi zuen Sorbonako Unibertsitatean.

1954an FLNrekin bat egin zuen eta El Moudjahid egunkaria argitaratzeaz arduratu zen. 1957an Frantziara iritsi zen eta 1958ko martxoan Frantziako FLN federazioko arduradun politiko izendatu zuten. 1960tik 1962ra Aljeriako Iraultzaren Kontseilu Nazionaleko kide izan zen, eta 1962an Batzar Konstituziogileko kide hautatu zuten. 1963an abokatu lanbideari ekin zion berriro Aljerko auzitegian eta Auzitegi Gorenean.

1989an Aljeriako Giza Eskubideen Ligan parte hartu zuen eta 1991n giza eskubideen ministro delegatu izendatu zuten Sid Ahmed Ghozaliren gobernuan.

1991ko hauteskundeetan islamistek lortutako garaipenaren ondoren, 1992ko urtarrilean armadak boterea hartu zuen, eta Haroun Estatu Kontseilu Goreneko kide izendatu zuten. 1994ra arte egon zen han.

  • La 7e Wilaya. La guerre du FLN en France (1954-1962), Seuil, Paris, 1986.
  • L'été de la discorde, Algérie, Casbah Éditions, Alger, 2000.
  • L'éclaircie, Casbah Éditions, Alger, 2011.
  • Le rempart - La suspension des élections législatives de janvier 1992 face à la terreur djihadiste, Casbah Éditions. Alger, 2014.
  • Le Second Front - Écrits et documents de la Fédération de France du FLN 1954-1962, Casbah Éditions. Alger, 2021.