Amantina Cobos de Villalobos
| Amantina Cobos de Villalobos | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotza | Estorga, 1875eko ekainaren 6a |
| Herrialdea | |
| Heriotza | Sevilla, 1961eko urtarrilaren 16a (85 urte) |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | idazlea, maisu/maistra eta kazetaria |
Patrocinio Amancia Cobos Losúa, ezagunagoa Amantina Cobos de Villalobos izenez (Leon, Gaztela eta Leon, 1895eko ekainaren 6a – Sevilla, Andaluzia, 1961eko urtarrilaren 16a) leondar kazetaria, idazlea, maistra eta Sevillako Ateneo Femeninoaren sortzailea izan zen.[1][2]
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Amantina Cobos Leonen jaio zen 1865ean, baina bere bizitzaren zatirik handiena Sevilla hirian eman zuen. Maistra, kazetaria eta idazlea izan zen.
XIX. mendean, emakume intelektualak lehen hezkuntzako maistrak ziren. Batxilergoa baino harantzago ikasten jarraitu nahi zuten emakumeentzako irtenbide bakar gisa, Irakasletza Eskola Normala ikusi zuten beren hezkuntza-nahien irtenbide. Olimpia Cobos Losúaren ahizpa zen, intelektuala eta feminista. Manuel Villalobosek margotu zituen bi ahizpak, Amantina eta Olimpia.[3][4]
Lan ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Emakumeen hezkuntza hobetzeko lan egin zuen, eta baita sarbidea ahalbidetu zien kultur espazio bat sortzeko ere, bere lanarekin eta adorearekin Sevillako Emakumeen Ateneoa sortzea lortuz.
Askotan idatzi zituen artikuluak tokiko prentsan eta aldizkarietan. Hitzaldiak ere eman zituen Ateneoan eta beste zentro batzuetan, eta hainbat ekitaldi ofizialetan hartu zuen parte.
Argitalpenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]29 emakumeren lehen genealogia lana idatzi zuen, Mujeres célebres sevillanas. Liburu horren hitzaurrea Luis Montoto Rautenstrauch-ek idatzi zuen 1917an.[5] 2008an Mujeres sevillanas ilustres izenburuaz berrargitaratu zen.[6][5]
Amantina Cobosek, polifazetikoa izan zen. Hala ere, ikerketa historikoan zentratu zuen bere jarduera, 1927ko Apuntes histórico de San Juan de Aznalfarache izeneko saiakera argitaratuta, esaterako.
1920an, Amantinak bere ahizpa Olimpiaren literatur lan guztiak bildu zituen. Olimpia Kordobako Santa Victoria Ikastetxean hil zen, eta hiri horretan maistra lanak egiten zituen Goi Mailako Irakasle Eskolan. Ahizpak bizi zela ez zuen bere literatur lana argitaratu. Hil ondoren, Amantina Cobosek haren poema, kontakizun eta saiakeren biltze-omenaldi bat argitaratu zuen, Reino de ensueño izenekoa.[3][7][8]
Sasoi hartako prentsan, Sevilla en el siglo XVI eta Romances Caballerescos argitalpenak iragarri ziren, baina 2023an ez ziren ezagutzen argitaratutako liburuak, ezta kokapena kokapena.
Aintzatespenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1910ean Amantina Cobos, Dolores del Río Sánchez Granadarekin batera, San Casianoko Lehen Hezkuntzako Maisu-maistren Elkarteak antolatutako IX. Lehiaketan saritua izan zen.
- 1923ko urrian mundu akademikoan, Cadizeko Zientzien eta Arteen Akademia Hispanoamerikarreko Ohorezko Akademiko izendatu zuten.[9]
- 1955ean literaturari dagokionez, Sevillako Noches del Baratillo erakunde literario dekanoaren omenaldia jaso zuen.
- Sevillan, egindako lana aitortzeko glorieta bati Amantina Cobos izena jarri zioten
- San Juan de Aznalfarache herrian bere izeneko kale bat dago.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Amantina Cobos de Villalobo — Escritoras y Escrituras HUM753 Universidad de Sevilla» escritorasyescrituras.com.
- ↑ (Gaztelaniaz) Lago, Eva María Moreno; Macannuco, Ana. (2024-02-20). «Vida y obra de dos escritoras desconocidas: Olimpia y Amantina Cobos Losúa» Estudios Románicos 33 doi:. ISSN 1989-614X. (kontsulta data: 2024-12-26).
- 1 2 «Amantina y Olimpia Cobos | La fuerza de la pluma» Proverso 2019-04-25.
- ↑ «Red Digital de Colecciones de Museos de España - Museos» ceres.mcu.es.
- 1 2 Cobos de Villalobos, Amantina. (1917). Mujeres célebres sevillanas. .
- ↑ «MUJERES CELEBRES SEVILLANAS (FASCIMIL) | AMANTINA COBOS DE VILLALOBOS | Casa del Libro» casadellibro 2008-09-18.
- ↑ Camacho, Tirso. (11 de junio 1921). «Olimpia Cobos y su "Reino de Ensueño"» Diario de Córdoba.
- ↑ «Olimpia Cobos Losúa» Bing (kontsulta data: 2024-12-26).
- ↑ (Gaztelaniaz) Gómez, Carmen Ramírez. (2000). Mujeres escritoras en la prensa andaluza del siglo XX (1900-1950). Universidad de Sevilla ISBN 978-84-472-0560-8. (kontsulta data: 2024-12-26).