Anne Monson
| Anne Monson | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotzako izen-deiturak | Vane |
| Jaiotza | Darlington, 1726ko ekainaren 25a (juliotar egutegia) |
| Herrialdea | |
| Lehen hizkuntza | ingelesa |
| Heriotza | Kalkuta, 1776ko otsailaren 18a (49 urte) |
| Hobiratze lekua | South Park Street Cemetery (en) |
| Familia | |
| Aita | Henry Vane, 1st Earl of Darlington |
| Ama | Lady Grace Fitzroy |
| Ezkontidea(k) | Charles Hope-Weir (en) George Monson (en) |
| Seme-alabak | ikusi
|
| Hezkuntza | |
| Hizkuntzak | ingelesa |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | botanikaria, landare biltzailea eta biltzaile zientifikoa |
| Lantokia(k) | Lurmuturreko kolonia |
Lady Anne Monson, sortzez Anne Vane (1726–1776) XVIII. mendeko ingeles botanikaria eta landare eta intsektuen bildumagilea izan zen.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Anne, Henry Vane, Darlingtongo I. kondearen eta bere emazte Lady Grace Fitzroyren alaba zen; Karlos II.aren birbiloba. Bere izeba, Anne Vane, Federico Luis Galeskoaren irakaslea izan zen.[1][2]
1746an, Charles Hope-Vere de Craigiehall-ekin ezkondu zen eta bi seme-alaba izan zituen 1757an Parlamentuko Akta batek ezkontza desegin aurretik, haur ez-legitimo baten jaiotza zela eta. Ez da haurraren aitaren xehetasunik ezagutzen.[1]
Beranduago, 1757an, George Monson Lincolnshireko koronelarekin ezkondu zen. Bere senarrak Indiako armadan karrera egin zuenez, une horretatik aurrera denbora gehiena Kalkutan eman zuen, non anglo-indiar gizarteko pertsona gailena izatera pasa zen.[1]
Kalkutan hil zen 1776ko otsailaren 18an.[3]
Botanika
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Indiara iritsi baino lehenagokoa zen Lady Annek historia naturalarekiko zuen interesa. 1760an, komunitate botanikoak "andre botaniko bikaina" zela esan zuen.[3]
J. E. Smith garaikidearen arabera, Lady Annek Linneoren Philosophia Botanica-ren itzulpenean lagundu zion James Leeri, irakurle ingelesei Linneoren sailkapena azaltzeko lehen lana. Leek 1760an argitaratu zuen liburua bere izenpean, eta hitzaurrean eskerrak eman zizkion Lady Anneri anonimoki. Urte batzuk geroago, Annek Johan Christian Fabricius entomologo daniarra ezagutu zuen, Linneoko ikasleetako bat. Geroago, James Leek Anne aipatu zuen Linneori idatzitako gutunetan.[1]
1774an, Calcutarako bidean, Annek Esperantza Oneko Lurmuturra bisitatu zuen, eta bertan Linneoko beste ikasle bat ezagutu zuen, Carl Peter Thunberg, Hego Afrikako landareen bildumagile aditua. Thunbergek Lurmutur Hiriaren inguruko hainbat espediziotan lagundu zion, eta hark eraztun bat oparitu zion oroigarri gisa. 1774an, Kew-ko Errege Lorategi Botanikora Monsoniako espezimenak bidali zituzten, lorezko zuhaixka bat.[1]
Legatua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lady Annek jasotako landare hegoafrikarretako bati Monsonia deitu zion Linneok.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1 2 3 4 5 Browne, Janet. (2004). «Lady Anne Monson (c.1727–1776)» Oxford Dictionary of National Biography (Oxford University Press) doi:..
- ↑ Kilburn, Matthew. (2004). «Vane, Anne (d. 1736)» Oxford Dictionary of National Biography (Oxford University Press) doi:..
- 1 2 «Lady Anne Monson (Biographical details)» britishmuseum.org.