Beth Ditto
| Beth Ditto | |
|---|---|
(2018) | |
| Bizitza | |
| Jaiotza | Searcy, 1981eko otsailaren 19a (45 urte) |
| Herrialdea | |
| Hezkuntza | |
| Hizkuntzak | ingelesa |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | abeslaria, modeloa eta kantugilea |
| Lantokia(k) | Portland |
| Kidetza | Gossip (en) |
| Genero artistikoa | rock dantza |
| Ahots mota | sopranoa |
| Musika instrumentua | ahotsa |
| Diskoetxea | Kill Rock Stars (en) |
| Ideologia eta sinesmenak | |
| Erlijioa | ateismoa |
| bethditto.com | |
Mary Beth Patterson (Searcy, Arkansas, 1981eko abenduaren 19a), Beth Ditto izenaz ezaguna, abeslari eta moda diseinatzailea da, ezaguna Gossip synth-rock taldearen kantaria izateagatik.[1] LGTBfobiaren eta lodifobiaren aurkako sinbolo gisa erakusten da bere burua.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Searcyn jaio zen, Arkansasen, eta familia pobre batean hazi zen, sei anai-arrebarekin batera. Bertan eman zituen haurtzaroa eta nerabezaroa, 1999an Olympiara, Washingtonera, joan aurretik, Nathan Howdeshell lagunarekin batera. Biek Gossip taldea sortu zuten, Kathy Mendonça bateria jotzailearekin batera.[2] Geroago, Portlandera, Oregonera, joan ziren bizitzera, batez ere eremu horren mugimendu progresisten bila.[3]
Ditto LGTBIQ kolektiboko parte da eta kolektibo honen alde zein feminismoaren alde azaldu du bere burua.[4][5] Horrez gain, "body positivity" mugimendua jarraitzen hasi zen, lodifobiaren aurka borrokatzeko.
2009an, Dittok diseinatzaile postuan kolaboratu zuen Evans arropa markarekin, neurri handiko pertsonentzako bideratuta dagoena. Urte hartatik aurrera, modelo gisa lan egin du zenbait alditan.
2011an, Beth Dittok bere solista karrera hasi zuen, EP disko laburra kaleratu zuenean. 2016an, Gossip taldea banandu egin zen[6] eta 2017an Dittok Fake Sugar diskoa kaleratu zuen, pop generoan oinarrituta dagoena.
Diskografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gossip
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| Urtea | Izena |
|---|---|
| 2001 | That's Not What I've Heard |
| 2003 | Movement |
| 2006 | Standing in the Way of Control |
| 2009 | Music for Men |
| 2012 | A Joyful Noise |
Solista
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| Urtea | Izena |
|---|---|
| 2011 | EP |
| 2017 | Fake Sugar |
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez) «Bio» The Gossip official website 2007-10-22 (kontsulta data: 2024-11-26).
- ↑ (Ingelesez) Abreu, Amelia. (2010-05-28). «Southern Comfort» Dallas Observer (kontsulta data: 2024-11-26).
- ↑ (Ingelesez) Ditto, Beth. (2007-12-15). «The friendliest big little city in America» The Guardian ISSN 0261-3077. (kontsulta data: 2024-11-26).
- ↑ (Ingelesez) Ditto, Beth. (2007-06-07). «What would Beth Ditto do?» The Guardian ISSN 0261-3077. (kontsulta data: 2024-11-26).
- ↑ (Ingelesez) Ditto, Beth. (2021-05-30). «Beth Ditto: ‘Seeing Boy George was like coming home’» The Observer ISSN 0029-7712. (kontsulta data: 2024-11-26).
- ↑ (Ingelesez) Mapes, Jill. (2016-02-19). «Beth Ditto Stays Radically Fat With New Clothing Line and Solo Career» Pitchfork (kontsulta data: 2024-11-26).