Iberismo (hizkuntzalaritza)




:







(borste : abaŕgeborste).
Euskararekin alderatuta
bost - hamabost
Iberismoa[2] euskararen eta iberieraren ahaidetasuna aldarrikatzen duen teoria da. Teoria horren aldekoei iberista deritze. Gaur egungo euskalariek baztertzen dute.
Euskara eta iberiera hizkuntza eremuen hurbiltasunak eta biak hizkuntza indoeuroparrak ez izateak bide eman zuten hizkuntza bera zirela edo ahaideak zirela pentsatzera. Luzaro iraun duen teoria da (Esteban Garibai, Arnaud Oihenart, Manuel Larramendi, Wilhelm von Humboldt, Hugo Schuchardt eta abar), baina XX. mendeko hizkuntzalariek baztertu zuten. Hala ere, gaur egun, pertsona batzuek, nolabait, oraindik ere, eusten diote teoria horri.[3]
Iberieraren eta euskararen arteko hitz batzuk fonetikoki antzekoak dira, baina iberieraren hitzen esanahia ez da ezagutzen. Gainera, hitzak non hasten diren eta non bukatzen diren, iberiera hizkuntzan, ez da datu segurua (eta grafemen atzean egongo ziren silabak edo fonema zehatzak zeintzuk ziren ere ez).
| Iberiera | Euskara |
|---|---|
| Abar | Adar |
| Adin | Adin |
| Bios | Bihotz |
| Biskar | Bizkar |
| Biur | Bihur |
| Cais | Gaitz |
| Hisca | Neska |
| Ildun | Ilun |
| Iliberris | Hiri berri |
| Nabar | Nabar |
Iberieraren sintaxia eta gramatika ez dira ongi ezagutzen, baina euskararen antzekoak balira ere, kontuan izan behar da euskara erabiliz ez dela lortu iberierazko testurik itzultzea, eta itzuli diren apurrak euskara eta iberiera erabat hizkuntza desberdinak direla erakutsi du.
Iberiar eta euskal hitzen artean badira antzekotasunak,[4][5] baina horien arrazoia izan daiteke bi hizkuntzek Sprachbund motako kontaktua eta elkartrukea izateagatik.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Caro Baroja, Julio (1982) Sobre la lengua vasca y el vascoiberismo, Donostia, ISBN 84-7148-052-2.
- ↑ «Iberismo». Euskaltzaindiaren Hiztegia. (Kontsulta data: 2024-6-29).
- ↑ (Gaztelaniaz) Luis. (2026-02-02). «Euskera e Ibérica: Nuevas Pruebas Lingüísticas Reveladas» Etece (kontsulta data: 2026-04-18).
- ↑ (Gaztelaniaz) Orduña, Eduardo. (2013-01-01). «Los numerales ibéricos y el vascoiberismo» Palaeohispanica Revista Sobre Lenguas Y Culturas De La Hispania Antigua (kontsulta data: 2025-02-27).
- ↑ (Gaztelaniaz) Ramos, Jesús Rodríguez. (2002-08-31). «La hipótesis del vascoiberismo desde el punto de vista de la epigrafía íbera» Fontes Linguae Vasconum (90): 197–217. doi:. ISSN 2530-5832. (kontsulta data: 2025-02-27).
Bibliografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Joakin Gorrotxategi, Iván Igartua, Joseba A. Lakarra (arg.). (2018). Euskararen historia. Vitoria-Gasteiz: Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia. (Aleak, euskaraz, 860 orrialde ditu: koloretako mapak eta grafikoak. Liburuaren gaztelaniazko bertsioa ere badago. (Bibliografia: 801-847 orrialdeetan) ISBN: 978-84-457-3433-9.
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Karmele Artetxe Sánchez (2005): «Egungo euskoiberismoa, berrikuspen historiografikotik abiatuz», Kondaira 3, 2005, 1-53, ISSN 1698-9287.
- Karmele Artetxe Sánchez (1999): «Egungo euskoiberismoari buruzko zenbait ohar», Euskonews & Media 54, 1999-11-12.
| Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |