Fluxbox
| Jatorria | |
|---|---|
| Sorrera-urtea | 2001 |
| Azken bertsioa | 1.3.7 |
| Ezaugarriak | |
| Programazio-lengoaia | C++ |
| Sistema eragilea | UNIX-moduko |
| Egile-eskubideak | copyrightduna |
| Lizentzia | MIT lizentzia |
| Euskaraz | |
| Euskaraz | Ez |
| fluxbox.org | |
| Iturburu-kodea | http://git.fluxbox.org/, https://sourceforge.net/projects/fluxbox/ eta https://github.com/fluxbox/fluxbox |
Unix munduan, Fluxbox X leiho-kudeatzaile bat da, Blackbox 0.61.1 bertsioan oinarrituta sortu zena. Bere nahia arina eta pertsonalizagarria izatea da eta ikonoen euskarri minimoa du. Erabiltzaile-interfazea oso sinplea da eta ataza-barra eta eskuin-klikaz atzi daitekeen menua besterik ez ditu. Konfigurazio guztia testu-fitxategietan doa, hala nola menuak edo laster-teklak kontrolatzen dituzten parametroak.
Pertsonalizazioa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Konfigurazio guztia erabiltzailearen etxeko .fluxbox direktorioan dauden testu-fitxategietan biltegiratzen da. Fluxboxen dena pertsonaliza daiteke eta, adibidez, laster-teklak .fluxbox/keys fitxategian, menuaren itxura .fluxbox/menu fitxategian edo abiaraztean exekutatuko diren aginduak .fluxbox/init fitxategian zehatz daitezke. Era berean, ohikoa da leiho-kudeatzailearen gai edo itxurak .fluxbox/styles direktorioan aurkitzea.