Edukira joan

Gabota

Wikipedia, Entziklopedia askea
Image
Gabota Bretainian, 1878
Gabota dantzatu zuten Urtsuko xoriak dantza taldekoek[1] Lekorneko 2014ko Kabalkada-Toberetan. Gabotan ohikoa den ordez beste doinu bat baliatu zuten. Irudiak: Josu Garate. Lekorne, Kabalkada-Toberak. [2]

Gabota[3] Frantziako antzinako dantza da, XVI. mendearen ingurukoa eta Gap eskualdean sortua (gavot zuten izena eskualde horretako biztanleek, eta hortik datorkio izena). Zuberoako maskaradako dantzetako bat da.[3][2]


Bere izena (Frantsesez) Gavotte dantza izenetik omen dator. Ipar Euskal Herri osoan dantzatua izan da, maskaradetan, esate baterako. Guilcherrek Lapurdi eta Nafarroa Behereaz mintzatuz zera dio:[4]

« (Frantsesez) La gavotte semble n’avoir eu en ces régions qu’un petit publique. La plupart de nos informateurs l’ignoraient, ou la goûtaient médiocrement / Gabota jarraitzaile gutxi izan ditu lurralde hauetan. Gure informatzaile gehienek ez zekiten edo ez zuten sobera gustuko. »

— (Guilcher, 1984, 369. or.)[4]

Gabota hainbat pauso edo urrats ezberdin izan ditu herrien arabera eta gehien bat bi modutan dantzatu izan da:

« (Frantsesez) Les (informateurs) plus âgés se rappelaient l’avoir vu danser dans deux dispositions differentes: en cercle (dispositif des sauts basques) quand le nombre des exécutants le permettait; sur deux lignes se faisant quand il n’excédait pas quatre ou six / (Informatzailerik) zaharrenak bi jarrera desberdinetan ikusi zutela dantzatzen oroitzen ziren: biribilean (euskal jantzien jarrera) baldin eta dantzarien kopurua nahikorik bazen; bi lerrotan, gehienez lauzpasei zirenean. »

— (Guilcher, 1984, 369. or.).[4]

Informazio berbera argitaratu zuen Sagasetak Pierre Lamaison amikuztarraren eskuizkribuak aipatuz:[4]

« Dantza hau beste jauziak bezala gortean egiten dela dio berak, baina zenbait aldiz, Fandangoan bezala, binaka edo launaka elkarri begira ere. »

— (Sagaseta, 2011, 268. or.).[4]

Guilcherren arabera bere jatorria Vestrisen gavotte litzateke, Frantziako Antzinako Erregimenaren azken urteetan sortua eta XIX. mendean ere arrakasta izan zuena (Guilcher, 1984, 368):[4]

« (Frantsesez) L’air basque, on le voit, dérive manifestement de l’air parisien à quelque moment de son histoire, mais se montre incomparablement plus mobile et plus orné / Euskal melodia, ikusten denez, bere historiaren une batetik melodia paristarretik eratortzen da nabarmenki. Hala ere, askoz mugituago eta apainduago agertzen zaigu. »

— (Guilcher, 1984, 368. or.).[4]

Luis XVI.a Frantziakoaren garaian toki askotara hedatu, eta oso ezaguna egin zen. Suite barrokoetan erabili izan zen.

XX. mendean egindako gabota aipagarri batzuk: Prokofieven Classical symphony lanekoa eta Schoenbergek hari-orkestrarentzat idatzitako suitekoa.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. ↑ «Urtsuko Xoriak» EKE (kontsulta data: 2026-03-15).
  2. 1 2 Gabota dantza. Bideoa. (Via dantzan.eus). .
  3. 1 2 Euskalterm: [Musika Hiztegia] [2011]
  4. 1 2 3 4 5 6 7 «Gabota. | Atlas de las danzas de Navarra» www.dantzatlas.navarchivo.com (kontsulta data: 2026-03-15).[Betiko hautsitako esteka]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]