Edukira joan

Maria Radnoti-Alföldi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Maria Radnoti-Alföldi
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakAlföldi Mária
JaiotzaBudapest, 1926ko ekainaren 6a
HerrialdeaImage Alemania
Image Hungaria
HeriotzaFrankfurt am Main, 2022ko maiatzaren 7a (95 urte)
Familia
Ezkontidea(k)Aladár Radnóti  (1947 -  1972)
Hezkuntza
HeziketaEötvös Loránd Unibertsitatea 1949)
Hizkuntzakalemana
Jarduerak
Jarduerakarchaeologist of the Roman provinces (en) Itzuli, numismatikaria, unibertsitateko irakaslea, historialaria, arkeologoa eta Antzinaro klasikoaren historialaria
Enplegatzailea(k)Johann Wolfgang Goethe-Frankfurt am Maingo Unibertsitatea
Jasotako sariak
KidetzaAlemaniar Arkeologia Institutua
Akademie der Wissenschaften und der Literatur Mainz
Mommsen Society (en) Itzuli
Austrian Numismatic Society (en) Itzuli

Maria Radnoti-Alföldi (Budapest, Hungaria, 1926ko ekainaren 6a – Frankfurt am Main, Alemania, 2022ko maiatzaren 7a) hungariar-alemaniar arkeologo eta numismatikaria izan zen, diru aurkikuntzen zabalkundeari, Erromako historiari eta Erromako enperadoreek Antzinako Erromako monetan izandako irudikapenari buruzko ikerketengatik ezaguna.[1][2]

Geza Alföldi historialaria eta Olga emaztearen alaba bakarra zen. 1944an bigarren hezkuntza bukatu zuen eta 1949. urtean goi mailako ikasketak egin zituen Eötvös Loránd Unibertsitateko Filosofia fakultatean.

Lan ibilbidea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1947. urtean Aladárri Radnóti arkeologoarekin ezkondu zen (1913-1972) eta Hungariako Museo Nazionalean hasi zen lanean 1957ra arte, erbesteratu arte. 1950. urtean, Eötvös Loránd Unibertsitatean ere jardun zuen irakasle.

1956ko Hungariako Iraultzaren errepresioaren ostean, Radnoti-Alföldi senar-emazteek Vienara ihes egin zuten 1957an, eta handik, gero, Bavariara. Sasoi horretan, 1957 eta 1962 artean, Alemaniako erromatar moneten aurkikuntzei buruzko poroxekto delako batean kolaboratzaile zientifikoa izan zen, Monakon garatu zen Alemaniako Ikerketa Elkartearena (Deutsche Forschungsgemeinschaft), eta hiri horretan lortu zuen 1961eko udan Ludwig Maximilian Unibertsitatea Numismatika zaharraren espezialitate berrirako gaitzea.

1962an Frankfurtera joan zen senarrarekin, eta han Johann Wolfgang Goethe Unibertsitatean irakasle-lanpostua lortu zuen. 1972ko abenduan senarra hil ostean, hurrengo urtetik aurrera Mariak senarrak Frankfurteko unibertsitatean bete zuen plaza hartu zuen. Han lan egin zuen, 1991n erretiroa hartu zuen arte, Grezia eta Erromako Historiarako Seminarioari lotuta egon zen, Erromatar Arkeologia Probintzialeko eta Antzinako Medikuntzako irakasle gisa. Erretiratu ostean, Johann Wolfgang Goethe Unibertsitateko irakasle emeritu izendatu zuten.

Radnoti-Alföldi antzinako numismatikan aditua izan zen eta bere ikerketak diru aurkituen analisian, Erromako historian eta erromatar enperadoreek Antzinako Erromako monetan izandako irudikapenean oinarritu zituen. Besteak beste, Berlin-Brandeburgoko Zientzia Akademiako Antzinako Greziako moneta edo Magunciako Zientzia eta Literatura Akademiako Antzinateko moneta aurkikuntzak (Fundmünzen diere Antike) zuzendu zituen, Hans-Markus von Kaenelekin batera.

Maria Radnoti-Alföldi Frankfurten hil zen 2022ko maiatzaren 7an, 95 urte zituela.[3]

Argitalpenen hautatuak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hauexek dira Maria Radnoti-Alföldik bere ibilbidean zehar argitaratutako eskuliburuetako batzuk:

  • (1960): Die Fundmünzen diere römischen Zeit in Deutschland. Von Zabern. ISBN 3805340090
  • (1963): Die Constantinische Goldprägung. Untersuchungen zu ihrer Bedeutung für Kaiserpolitik und Hofkunst. Zabern. Mainz.
  • (1976): Dekadrachmon. Ein forschungsgeschichtliches Phänomen. Steiner. Wiesbaden. ISBN 3-515-02402 6
  • (1978): Antike Numismatik. Teil 1: Theorie und Praxis. Von Zabern. Mainz. ISBN 3-8053-0230 4
  • (1978): Antike Numismatik. Teil 2: Bibliographie. von Zabern, Mainz 1978 (Kulturgeschichte diere antiken Welt, Band 2) ISBN 3-8053-0335 1
  • (1989): Methoden diere antiken Numismatik. Wissenschaftliche Buchgesellschaft. Darmstadt. ISBN 3-534-07533 1
  • (1999): Bild und Bildersprache diere römischen Kaiser. Beispiele und Analysen. Von Zabern. Mainz. ISBN 3-8053-2455 3
  • (2004): Phoenix aus diere Asche. Die Liburna, ein Gründungsmonumentvon Konstantinopolis. Steiner. Stuttgart. ISBN 3-515-08612 9
  • (2011): Die römische Wölfin. Ein antikes Monument stürzt (Y. Formigli eta J. Fried:). Franz Steiner Verlag. Stuttgart. ISBN 3-51509876 2

Sariak eta aintzatespenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere jarduera zientifikoa nazioartean aintzatetsi zen ohorezko hainbat sari emanez.

  • 1978: Jeton de Vermeil, Société française de numismatique-k emana.
  • 1982: Nazioarteko Moneta Historiaren Elkartearen (GIG) Ohorezko Saria.
  • 1992: Merituaren Gurutzea, Alemaniako Merituaren Ordenaren bandarekin.
  • 1995: Londresko Royal Numismatic Societyren domina.[4]
  • 2000: New Yorkeko American Numismatic Societyren Huntington Domina.
  • Maria Radnoti-Alföldi Austriako Elkarte Numismatikoko, Numismatikako Elkarte Frantseseko, Numismatikako Nazioarteko Kontseiluko, Hungariako Elkarte Numismatikoko eta Antzinateko Ikasketetarako Hungariar Elkarteko ohorezko kidea.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. ↑ (Ingelesez) Central, Biography. «Maria Radnoti-Alföldi» Biography Central (kontsulta data: 2026-05-02).
  2. ↑ (Alemanez) Kaenel, Hans-Markus von. «Maria Radnoti-Alföldi (1926–2022)» Historische Zeitschrift 316 (3): 629–634.  doi:10.1515/hzhz-2023-0017. ISSN 2196-680X. (kontsulta data: 2026-05-02).
  3. ↑ (Ingelesez) Obituary of Maria Radnoti-Alföldi (6.6.1926-7.5.2022) | MünzenWoche. 2022-05-26 (kontsulta data: 2026-05-02).
  4. ↑ (Ingelesez) «The Society’s Medal» The Royal Numismatic Society 2014-05-23 (kontsulta data: 2026-05-02).
  • Hans-Christoph Noeske (1991). Die Münze. Bild - Botschaft - Bedeutung. Festschrift für Maria R. Alföldi. Lang. Frankfurt. ISBN 3-631-42640 2

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]