Edukira joan

Nur Muhammad Taraki

Wikipedia, Entziklopedia askea
Nur Muhammad Taraki
Image
Chairman of the Revolutionary Council of Afghanistan (en) Itzuli

1978ko apirilaren 30a - 1979ko irailaren 14a
← Abdul Qadir Dagarwal (en) Itzuli - Hafizullah Amin →
Bizitza
JaiotzaNawa District (en) Itzuli, 1917ko uztailaren 15a
HerrialdeaImage Afganistan
HeriotzaKabul, 1979ko urriaren 9a (62 urte)
Hobiratze lekuaKabul
Heriotza moduaerailketa: asfixia
Familia
Haurrideak
Hezkuntza
HeziketaMoskuko Estatu Unibertsitatea
Oxfordeko Unibertsitatea
Hizkuntzakpaxtunera
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria, olerkaria, idazlea eta kazetaria
Ideologia eta sinesmenak
Alderdi politikoaImage People’s Democratic Party of Afghanistan (en) Itzuli

IMDB: nm3906096 Find a Grave: 232118056 Edit the value on Wikidata

Nur Muhammad Taraki (paxtuneraz: نور محمد ترکی‎: Nawa, 1917ko uztailaren 14a – Kabul, 1979ko urriaren 9a) afganistandar kazetari, idazle eta politikari komunista izan zen. Afganistango estatuburu eta lehen ministroa izan zen 1978tik 1979ra.

Kabulgo Unibertsitatean ikasi zuen eta kazetari lanetan aritu zen, eleberriak eta ipuinak estilo errealista sozialistan idazteaz gain. Babrak Karmalekin batera Afganistango Herriaren Alderdi Demokratikoa sortu zuen eta bertako idazkari nagusia izan zen. 1966an Khalq egunkaria argitaratu zuen, klaseen arteko borroka proposatzen zuena, baina laster itxi zuten.

1978an Saur Iraultza hasi zuen Babrak Karmal eta Hafizullah Aminekin batera eta Afganistango Errepublika Demokratikoa ezarri zuten.

Aminen agintaldia laburra eta eztabaidagarria izan zen. Alderdia zatitu egin zen eta errepresioa eta sarraskiak izan ziren. Izu gorria erabili zen eta ezin izan zen Sobietar Batasuna konbentzitu ordena berrezartzeko esku hartzeko.

Tarakiren gobernuaren ezaugarri nagusia pertsonaganako kultu izan zen. Buruzagi Handia eta Irakasle Handia deitu zitzaion, eta haren erretratu ugari zeuden herrialde osoan. Aminekin harremana okertu egin zen eta Taraki 1979ko irailean kargutik kendu eta urrian hil zuten Aminek aginduta.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]