Paolo Romeo
Paolo Romeo (Acireale, 1938ko otsailaren 20a – Catania, 2026ko urriaren 25a) italiar elizgizon katolikoa izan zen, 1983tik 2006ra Egoitza Santuaren zerbitzu diplomatikoan jardun zuena. Benedikto XVI.a aita santuak Palermoko artzapezpiku izendatu zuen 2006an eta kardinal sortu zuen 2010ean.[1]
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Paolo Romeo 1938ko otsailaren 20an jaio zen Acirealen. Sizilian ekin zien teologia-ikasketei, baina 1959an, Erromara joan zen; han, teologiako lizentziatura lortu zuen Pontifize Unibertsitate Gregorianoan, eta zuzenbide kanonikoko titulua, berriz, Laterango Unibertsitatean.[2]
1961eko martxoaren 18an apaiztu zen Acirealeko apaizgaitegiko kaperan.[1] 1964an Pontifize Akademia Eklesiastikoan sartu zen, eta 1967ko urtarrilaren 1ean lan diplomatikoari ekin zion; ordezkari pontifikal gisa aritu zen Filipinetan, Belgikan, Ruandan, Burundin, Venezuelan eta Luxenburgon. 1976an, Estatu Idazkaritzarako izendatu zuten, eta Elizaren Gai Publikoetarako Kontseiluan lanean hasi zen.[2]
1983ko abenduaren 17an, Joan Paulo II.a aita santuak Vulturiako artzapezpiku titular eta Haitirako nuntzio apostoliko izendatu zuen.[3] Hurrengo urteko urtarrilaren 6an apezpiku-ordenazioa jaso zuen Erromako San Petri basilikan, aita santu beraren eskutik.[1] Romeok Haitin jarraitu zuen 1990eko apirilaren 24an Kolonbiarako nuntzio gisa aritzeko izendatu zuten arte. 1999ko otsailaren 5ean, Kanadarako nuntzio izendatu zuten.[1][2] 2001eko apirilaren 17an, Egoitza Santua Italian eta San Marinon ordezkatzeko izendatu zuten.[4]
2006ko abenduaren 19an, Benedikto XVI.ak Romeo Palermoko artzapezpiku metropolitar izendatu zuen.[5] 2010eko azaroaren 20an egindako kontsistorioan, Santa Maria Odigitriako kardinal-apaiz bihurtu zen[6], eta 2018an 80 urte bete zituen arte, aita santua aukeratzeko konklabean botoa emateko eskubidea izan zuen. Frantzisko aita santua hautatu zuen 2013ko konklabean parte hartu zuen.[2] 2015eko urriaren 27an, hark onartu zuen bere dimisioa.[7]
Paolo Romeo kardinala 2026ko urriaren 25ean hil zen, 88 urte zituela, Cataniako San Marko ospitalean.[8]
Ondorengotza apostolikoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Scipione Rebiba kardinala
- Giulio Antonio Santorio kardinala (1566)
- Girolamo Bernerio kardinala (1586)
- Galeazzo Sanvitale artzapezpikua (1604)
- Ludovico Ludovisi kardinala (1621)
- Luigi Caetani kardinala (1622)
- Ulderico Carpegna kardinala (1630)
- Paluzzo Paluzzi Altieri Degli Albertoni kardinala (1666)
- Benedikto XIII.a aita santua (1675)
- Benedikto XIV.a aita santua (1724)
- Klemente XIII.a aita santua (1743)
- Henry Benedict Mary Clement Stuart kardinala (1758)
- Leon XII.a aita santua (1794)
- Chiarissimo Falconieri Mellini kardinala (1826)
- Camillo Di Pietro kardinala (1839)
- Mieczyslaw Halka Ledóchowski kardinala (1861)
- Jan Maurycy Pawel Puzyna z Kosielsko apezpikua (1886)
- Józef Bilczewski artzapezpikua (1901)
- Bolesław Twardowski artzapezpikua (1919)
- Eugeniusz Baziak artzapezpikua (1933)
- Joan Paulo II.a aita santua (1958)
- Paolo Romeo kardinala[1]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1 2 3 4 5 (Ingelesez) «Paolo Cardinal Romeo» Catholic Hierarchy (kontsulta data: 2026-10-26).
- 1 2 3 4 (Ingelesez) «Romeo Card. Paolo» Bollettino Sala Stampa della Santa Sede (kontsulta data: 2026-10-26).
- ↑ (Latinez) «Provisio Ecclesiarum» Acta Apostolicae Sedis 76: 55. 1984 (kontsulta data: 2026-10-26).
- ↑ (Italieraz) «Nomina del Nunzio Apostolico in Italia e nella Repubblica di San Marino» Bollettino Sala Stampa della Santa Sede 2001-04-17 (kontsulta data: 2026-10-26).
- ↑ (Italieraz) «Rinuncia dell'Arcivescovo Metropolita di Palermo (Italia) e nomina del successore» Bollettino Sala Stampa della Santa Sede 2006-12-19 (kontsulta data: 2026-10-26).
- ↑ (Italieraz) «Concistoro Ordinario Pubblico per la Creazione di ventiquattro nuovi Cardinali (Continuazione)» Bollettino Sala Stampa della Santa Sede 2010-11-20 (kontsulta data: 2026-10-26).
- ↑ (Italieraz) «Rinuncia dell’Arcivescovo Metropolita di Palermo (Italia) e nomina del nuovo Arcivescovo Metropolita» Bollettino Sala Stampa della Santa Sede 2015-10-27 (kontsulta data: 2026-10-26).
- ↑ (Italieraz) «Lutto / È morto il Cardinale Paolo Romeo, figlio della Chiesa acese» Diocesi di Acireale 2026-10-25 (kontsulta data: 2026-10-26).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1938ko jaiotzak
- 2026ko heriotzak
- Siziliarrak
- Italiako apezpikuak
- Artzapezpikuak
- Joan Paulo II.ak izendatutako apezpikuak
- Italiako kardinalak
- Benedikto XVI.ak sortutako kardinalak
- Italiarako nuntzio apostolikoak
- San Marinorako nuntzio apostolikoak
- Kanadarako nuntzio apostolikoak
- Kolonbiarako nuntzio apostolikoak
- Haitirako nuntzio apostolikoak