Edukira joan

Pausu (Urruña)

Pausu
Image Euskal Herria
Image
Pausu auzoaren sarrera Behobiako zubitik.
  
Mapa
Kokapena
HerrialdeaImage Lapurdi
UdalerriaUrruña
Geografia
Koordenatuak43°20′41″N 1°45′41″W / 43.344658°N 1.761328°W / 43.344658; -1.761328

Pausu, maiz Behobia ere deitua (frantsesez Behobie) Lapurdiko Urruña udalerrian dagoen auzo bat da.

Bidasoa ibaiaren ertzean dago, Behobiako zubiaren parean, eta Lapurdi eta Gipuzkoako mugan. Berez, Urruñaren lursailetan egon arren herrigunetik oso urruti dago, Hendaiako mugan, eta Bidasoaren beste bazterrean Irungo Behobia auzoa parez-pare duela. Bestalde, auzo honetan Urruña, Hendaia eta Biriatu udalerrietara doazen errepideak elkartzen diren biribilgunea dago.

Xaia 1920an sortutako taberna da, zubia, frontoia eta bidegorriaren ondoan kokatuta. Azken hamarkada hauetan, erreferentziazko kulturgunea da, euskal kantak konpartitzeko, kontzertuak eta bertzelako ekitaldiak eskaintzeko.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Joseba Aurkenerena: Xaia ostatua, pausuarrak lekuko.