Edukira joan

Pedro Cea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Pedro Cea
Image
Bizitza
JaiotzaRedondela, 1900eko irailaren 1a
HerrialdeaImage Uruguai
Image Espainia
HeriotzaMontevideo, 1970eko irailaren 18a (70 urte)
Hobiratze lekuaCementerio del Buceo
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakfutbolaria eta futbol entrenatzailea
Ibilbidea
Taldeak Urteak J G
Image Centro Atletico Lito1922 / 1927231111
Image Uruguaiko futbol selekzio nazionala1923 / 19322613
Image C.A. Bella Vista1928 / 19282617
Image Club Nacional de Football1929 / 1934325138
 
Posizio edo espezialitateaaurrelaria
erdilaria
Izengoitia(k)el emental

FIFA: 47419 Edit the value on Wikidata

Juan Pedro Cea Urriza (Redondela, 1900eko irailaren 1a – Montevideo, 1970eko irailaren 18a) uruguaiar futbolari eta entrenatzailea izan zen. Aurrelari postuan aritzen zena.

Galizian jaio zen eta Uruguaiko Club Nacional de Football taldean jokatu zuen.

Uruguaiko futbol selekzio nazionalarekin 26 partida jokatu zituen 1923 eta 1932 bitartean. Amerika Kopan txapeldun izan zen 1923an eta 1924an, Udako Olinpiar Jokoetan 1924an eta 1928an eta Munduko Txapelketan 1930ean. Munduko txapelketan bost gol sartu zituen, horietako bat Argentinaren aurkako finalean. Zilarrezko bota lortu zuen txapelketatik.

Uruguaiko entrenatzailea izan zen 1941ean eta 1942an, eta 1942ko Amerika Kopa irabazi zuen.