Plone
| Jatorria | |
|---|---|
| Azken bertsioa | 6.2.2 |
| Ezaugarriak | |
| Programazio-lengoaia | Python |
| Egile-eskubideak | copyrightduna |
| Lizentzia | GPLv2 |
| Kokapena | |
| Bilduma | Social Sciences and Humanities Open Marketplace (en) |
| plone.org | |
Plone edukiak kudeatzeko sistema bat da, eta edozein motatako webguneak eraikitzeko erabil daiteke, hala nola atariak, webgune korporatiboak, kanpoko edo barneko webguneak, albisteak argitaratzeko guneak, blogak, lineako dendak (E-commerce) barne, dokumentu-gordailu eta lankidetza-tresna gisa.[1] Oso hedatua nazioartean administrazio, hezkuntza eta enpresen webguneak egiteko. Eraikita dago Zope aplikazio zerbitzariaren gainean, eta Python hizkuntza erabiltzen du. Euskal Herrian CodeSyntax enpresak egiten du lan Plonerekin.[2][3]
Ezaugarri nagusiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Plone kode irekian oinarritutako garapena da, GNU General Public License (GPL) izenpean argitaratua, Zope oinarri duena eta Pythonen programatua. Garapen nagusiak aldizka gidatzen dira Sprint[4] izeneko bilera berezietan. Gainera, lehenespenez dituen funtzionalitateak zabaltzeko diseinatuta dago, Produktu edo gehigarri izeneko modulu gehigarrien bidez. Plonek Freedom Law Center Softwarearen Kontseiluaren legezko babesa ere badu. Ploneren indarguneak bere lan-fluxu malgu eta moldagarriak, segurtasuna, hedagarritasuna, erabiltzeko erraztasuna eta malgutasuna dira. Gainera, lehenespenez dituen funtzionalitateak zabaltzeko diseinatuta dago, Produktu edo gehigarri izeneko modulu gehigarrien bidez.Produktuak oinarri dituen funtzionalitate lehenetsia zabaltzeko duen gaitasuna dela eta, Ploneren zerbitzu-hornitzaileek esperientzia batzuk egin dituzte, eta, askotan, Plone erabili dute CRM gisa, web-inguruneetako kartografiarako GIS software gisa, besteak beste, nahiz eta Plone ez den funtzionalitate horietarako diseinatu.[5][6][7]
Zenbait erabiltzaile
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Plone erabili dute erakunde hauek: NASA, Mondragon Unibertsitatea, CIA, Udinese Futbol Taldea, Yale Unibertsitatea, Brasilgo Gobernua, Dantzan.eus, Oxfam, Utah-ko Unibertsitatea, UEU edo Eibarko Udala erakundeek darabilte edo erabili dute Plone euren webguneak kudeatzeko.[3]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Allende, Roberto. (Octubre de 2006). Desarrollos de Portales y Extranet con Plone. Menttes.
- ↑ Fernandez, Luistxo. (2008-11-07). «Plone Eguna, munduan eta Euskal Herrian» CodeSyntax (kontsulta data: 2026-03-18).
- 1 2 Aranzabal, Joxe. (2008-11-10). «Plone egun oparoa» Faroa (kontsulta data: 2026-03-18).
- ↑ Origin of Sprinting (Zope/Python/FLOSS). Agendaless Consulting 2013-09-12.
- ↑ Franco Pellegrini. (24 de noviembre de 2010). CMS + CRM: Integrando Plone y Salesforce. Menttes.
- ↑ Borelli, Giorgio. (11 de octubre de 2012). Giorgio Borelli: Where is my content? Geo-referencing content types in Plone with collective.geo - YouTube. Plone Conference 2012.
- ↑ Brehault, Eric. (11 de octubre de 2012). de enero de 2013 Eric Brehault: I want a nice map! - YouTube. Plone Conference 2012.