Edukira joan

Radama II.a

Wikipedia, Entziklopedia askea
Radama II.a
Image
Bizitza
JaiotzaAntananarivo, 1829ko irailaren 23a
HerrialdeaImage Madagaskar
HeriotzaRova of Antananarivo (en) Itzuli, 1863ko maiatzaren 12a (33 urte)
Hobiratze lekuaIlafy
Heriotza moduagiza hilketa
Familia
AitaAndriamihaja
AmaRanavalona I
Ezkontidea(k)Rasoherina I
Ranavalona II.a
LeinuaMerina Kingdom (en) Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzakmalgaxea
Jarduerak
Jarduerakmonarka

Radama II.a (Antananarivo, 1829ko irailaren 23a – ibidem, 1863ko maiatzaren 12a) Madagaskarko erregea izan zen 1861etik hil zen arte.

Radama I.a erregearen eta Ranavalona I.a erreginaren semetzat onartua izan zen, erregea hil eta bederatzi hilabete baino gehiagora jaio zen arren. Ziurrenik benetako aita Andriamihaja izango zen, Ranavalonaren maitalea.

Ranavalonak, bere erregealdian, ohitura tradizionalak berrezarri eta mendebaldekoak ezabatu zituen. Radama, aldiz, mendebaldeko eraginaren aldekoa zen eta Frantziako kontseilariek aholkatzen zuten.

Radama 1861ean igo zen tronura, ama hil ondoren. Adiskidetasun hitzarmenak sinatu zituen Frantzia eta Britainia Handiarekin, erlijio askatasuna aldarrikatu zuen eta kristautasunaren jazarpena gelditu zuen, eta preso politikoak askatu zituen. Frantsesek lurra ustiatzeko eskubide esklusiboak ere jaso zituzten.

Nobleak eta lehen ministroa neurri horien aurka agertu ziren, eta, bereziki, dueluak legeztatzearen aurka. 1863ko maiatzaren 12an militar talde batek erregea ito zuen. Rasoherina alarguna erregina izendatu zuten eta Rainivoninahitriniony lehen ministroarekin ezkondu zen.

Zurrumurru batzuen arabera, erregea ez zen itolarrian hil, eta lurperatu behar zutenean berpiztu egin zen. Zahartzarora arte bizi zitekeen uhartearen iparraldean.