Renzo Fontona
| Renzo Fontona | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotza | Riccò del Golfo di Spezia, 1939ko uztailaren 2a (87 urte) |
| Herrialdea | |
| Hezkuntza | |
| Hizkuntzak | italiera |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | txirrindularia |
| Ibilbidea | |
| Taldeak | Urteak |
| Lygie cycling team (en) | 1963-1963 |
| Ignis | 1964-1965 |
| Mainetti (en) | 1966-1966 |
| San Pellegrino (en) | 1961-1962 |
Renzo Fontona, (Riccò del Golfo di Spezia, Liguria, 1939ko uztailaren 2a) txirrindulari italiar ohia da, profesionala 1961etik 1968ra.
Kirol ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Renzo Fontona txirrindularitzan hasi zen, aitak lanera joateko erabiltzen zuen bizikleta hartuz[1],[2]. Anaia Nandio, txirrindularia ere, auto istripu batean hil zen 1954an, afizionatu mailako Italiako txapelketetatik etxera zihoalarik[3].
1961ean pasa zen profesionaletara, Gino Bartaliren San Pellegrino taldean. Eskalatzaile ona, urte horretako Lombardiako Giroan nabarmendu zen, Sormanoko harresiaren igoera berriak markatutako edizio batean[4]. 1963an, Lygie taldearen mailotarekin, Frantziako Tourrean zazpigarren sailkatu zen, italiar txirrindulari onena izan zelarik,
1964ko Italiako Giroan, sailkapen nagusiko bigarren postuan zegoen hamaseigarren etapa jokatu ondoren, Jacques Anquetil elastiko arrosarengandik 33 segundo eskasera, ihesaldi bati esker. Maila horri eutsi zion Cuneo eta Pinerolo artean jokaturiko mendiko hogeigarren eta azken etaparaino, non faboritoekiko minutu batzuk galdu zituen. Hala ere, seigarren amaitu zuen "Giro" hau, bere emaitzarik onena Itzuli handi batean.
1968ra arte luzatu zuen ibilbide profesionala, hainbat taldetan, baina ez zuen berriro horrelako emaitzarik lortu.
Palmaresa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1959
- Argo Garaikurra
1961
- Pistoiako Zirkuitua
- 2. Lazioko Giroan
- 3. Lombardiako Giroan
- 6. Tre Valli Varesinen
1962
1963
- 5. Milan-Vignolan
- 6. Ticinoko Giroan
- 7. Frantziako Tourrean
- 7. Sabatini Kopan
1964
1965
Sailkapen orokorra Itzuli Handietan
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| Lasterketa | 1961 | 1962 | 1963 | 1964 | 1965 | 1966 | 1967 | 1968 |
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
| Italiako Giroa | 18. | UT | 11. | 6. | 11. | 15. | 21. | - |
| Frantziako Tourra | - | 35. | 7. | - | 15 | - | - | - |
| Espainiako Vuelta | - | - | - | - | - | - | - | - |
-: Ez zuen parte hartu
UT: Utzi, ez zuen amaitu
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Italieraz) Filippo Baldi. «Storia di Renzo Fontona» museociclismo.it.
- ↑ (Italieraz) «Renzo Fontona ciclista ligure» ciclonews.biz.
- ↑ (Italieraz) Marco Pastonesi. (2015-10-14). «L'ORA DEL PASTO. Fontona, uomo della strada» tuttobiciweb.it.
- ↑ (Italieraz) «Al Muro di Sormano una scritta ricorda l’impresa dello spezzino Fontona» cittadellaspezia.com 2019-10-29.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Renzo Fontona - ProCyclingStats
- Renoz Fontona - Musée du cyclisme