SPQR


SPQR Senatvs Popvlvsqve Romanvs esaldi latindarraren akronimoa da, euskaraz, "Erromako Senatu eta Herria". Zenbait bertsio daude akronimoaren esanahi zuzenari buruz, azken siglako R-aren deklinabidearen arabera, Romanvs (erromatar herria) edo Romæ (Erromako herria) bezala deklina daiteke, eta bi era horiek ohikoenak dira. Trajanoren Zutabeak lehenengoa eskaintzen du.
Erromatar legioen zutoihaletako ikurra izan zen, Erromatar Errepublika eta Erromatar Inperioaren izen ofizialaz gain. Erromako gaur egungo armarrian ere agertzen da, baita hiriko estolda bakoitzean ere (Mussoliniren ekimenez, zenbait alditan erabili zuena bere erregimenaren aldeko propaganda egiteko) eta gainontzeko hiri altzarietan ere.
Bitxikeria gisa, akronimoaren esanahi umoretsu bat "Sono pazzi questi romani" italiar esaldiak ematen du Erotuta daude erromatar hauek itzuli liteke, Asterixen komikietan Obelixek oso erabilitako esaldia.