Stephanie Seymour
| Stephanie Seymour | |
|---|---|
(2008) | |
| Bizitza | |
| Jaiotza | San Diego, 1968ko uztailaren 23a (58 urte) |
| Herrialdea | |
| Lehen hizkuntza | ingelesa |
| Familia | |
| Ezkontidea(k) | Peter M. Brant (en) |
| Bikotekidea(k) | ikusi
|
| Seme-alabak | ikusi
|
| Hezkuntza | |
| Heziketa | Poway High School (en) |
| Hizkuntzak | ingelesa |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | aktorea, modeloa, telebista-aktorea, zinema aktorea eta argazki-modeloa |
| Altuera | 1,75 metro |
Stephanie Michelle Seymour (San Diego, AEB, 1968ko uztailaren 23a) estatubatuar aktore eta modeloa da. Stephanie Seymour modelo izan da aldizkari, jostun eta argazkilari ospetsu askorentzat. Naomi Campbell, Claudia Schiffer, Carla Bruni eta Cindy Crawfordekin batera, 1980ko eta 90eko hamarkadetako top handienetakotzat jotzen da, eta modaren mundua irauli zuten. Azken horien artean, Herb Ritts, Richard Avedon, Gilles Bensimon eta Mario Testino daude.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Stephanie higiezinen agente baten eta ile-apaintzaile baten alaba da.
Lan ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Modelo
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Stephanie Seymour 14 urterekin hasi zen tokiko denda eta egunkarietarako modelo izaten. 1983 urtean, Elite Model Management Look of the Year lehiaketan parte hartu zuen (gero Elite Model Look izena hartu zuen), baina ez zen garaile atera.[1]
80ko hamarkadaren bukaeran eta 90eko hamarkadaren hasieran, Stephanie Seymour Sports Illustrated aldizkariaren bainujantzien edizioko hainbat zenbakitan agertu zen, baita Vogue aldizkariaren azalean ere. Sasoi berean, Stephanie Seymour Victoria's Secret konpainiarentzako barruko eta erdi-mailako arroparen modeloa izan zen (orduan nahiko berria zen), posta bidezko salmentarako eta dendetarako katalogoetan. 1991 urteko martxoan eta 1993 urteko otsailean Stephanie Seymourrek Playboy aldizkarirako posatu zuen.[2]
1998 urtean Stephanie Seymour's Beauty Secrets for Dummies idatzi zuen, bere "edertasun sekretuei" buruz.[3] Vogue aldizkariaren edizio estatubatuarraren azalean "musa modernoetako" bat bezala aurkezten zen. 2000. urtean, FHMren AEBko edizioak 91. postua eman zion 2000. urteko 100 emakume sexyenen zerrendan. 2006 urtean Gap-en kanpaina batean agertu zen bere seme-alabekin.[4]
Salvatore Ferragamok 2007-2008ko udazken-neguko bildumarako egin zuen promozio kanpainaren protagonistak Stephanie Seymour eta Claudia Schiffer izan ziren. Italian filmatu zen Mario Testinorekin. Modeloek bizkartzainek babestutako eta paparazziak jazarritako zinema izarrak interpretatuzituzten.[5]
Aktore
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1991. urtean Stephanie Seymourrek paper nagusiak izan zituen Guns N' Rosesen bi bideo musikaletan: «Don't Cry» eta «November Rain» (2011. urtean historiako bederatzigarren garestiena). 2000. urtean Helen Frankenthaler interpretatu zuen Pollock filmean. 2002 urtean Sara Lindstrom aktorearen papera egin zuen Law & Order: Criminal Intent telesaileko "Crazy" atalean. "Don't Cry" filmean maitalea izan zen eta "November Rain" filmean, ostera, neskalaguna.
Filmografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| Bideo musikala | |||
|---|---|---|---|
| Urtea | Filma | Rola | Oharrak |
| 1991 | Don't Cry | maitalea | |
| November Rain | andregaia | ||
| Zinea | |||
| 2000 | Pollock | Helen Frankenthaler | |
| Telebista | |||
| 2002 | Law & Order: Criminal Intent | Sara Lindstrom | "Crazy" kapitulua |
Bizitza pertsonala
[aldatu | aldatu iturburu kodea]16 urterekin John Casablancasekin hasi zuen harremana, Elite Model Managementeko zuzendari eta orduan Jeanette Christjansen modeloarekin ezkonduta zegoenarekin. Bikotea elkarrekin bizi izan zen Stephanie Seymourrek harremana eten zuen arte.
1989 urtetik 1990 urtera Tommy Andrews gitarristarekin ezkonduta egon zen.[2] Ezkontzak porrot egin zuen, baina lehen semea eman zion, Dylan Thomas Andrews, 1991 urtean. Dibortziatu ostean, Stephanie Seymour Warren Beatty aktorearekin atera zen.
1991. urtearen erdialdean Axl Rose Guns N' Roses taldeko abeslariarekin hasi zen ateratzen. Bikotea 1993 urteko otsailean apurtu zen harremana, Axl Rosek Stephanie Seymourri desleialtasuna leporatu ondoren. Charlie Sheen aktorearen bozeramaileak bere bezeroak Stephanie Seymour aktorearekin zuen abentura baten zurrumurruak baieztatu zituen. 1993 urteko abuztuan Axl Rosek Stephanie Seymour salatu zuen 1992 urteko Gabonetako jai batean ustez gertatutako tratu txarrengatik, tratu txar fisiko eta mentalengatik eta 100.000 dolarretan baloratutako bitxiak atxikitzeagatik. Gainera, Axl Rosek adierazi zuen bera eta Stephanie Seymour konprometituta zeudela. Bestalde, Stephanie Seymourrek salaketa jarri zion Axl Roseri tratu txarrengatik, eta ukatu egin zuen inoiz konprometitu izana.[6][7][8]
Axl Rose utzi eta gutxira, Stephanie Seymour Peter Brant aberats-aberatsarekin ateratzen hasi zen, zeina sasoi hartan, ezkonduta zegoen eta bost seme-alaba zituen. Peter Brant editorea, higiezinen agentea eta arte-bildumagilea da.[9] Bikotearen lehen semea izan zuen (Seymurrentzat bigarrena), Peter Jr., 1993 urteko abenduan. Stephanie Seymour eta Peter Brant 1995 urteko uztailean ezkondu ziren, Parisen. 1997 urtean bikotearen bigarren semea, Harry, erditu zuen, eta 2004 urtean neskato bat, Lily Margaret.[2] 2009 urteko martxoan, Stephanie Seymourrek Peter Brantengandik dibortziatzeko izapideak hasi zituen, ia 14 urtez ezkonduta egon eta gero.[10] 2010 urteko irailaren 20an Brantek eta Seymourrek dibortzio tramiteak bertan behera utzi eta adiskidetzen ari zirela iragarri zuten. Bere seme Harry droga gaindosi batek jota hil zen 2021 urteeko urtarrilaren 17an.[11]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ People.com Stephanie Seymour. (kontsulta data: 3 de mayo de 2011).
- 1 2 3 Stephanie Seymour Biography. Nymag.com (kontsulta data: 3 de agosto de 2008).
- ↑ Mother's Day Is for Moms, So Pamper Yourself!. Business Wire 7 de mayo de 1999 (kontsulta data: 3 de agosto de 2008).
- ↑ Common and a Star Studded cast Rock 'Peace Love Gap' In Gap's New Holiday Marketing Campaign. gapinc.com (kontsulta data: 3 de agosto de 2008).
- ↑ «Claudia Schiffer & Stephanie Seymour As Film Stars» Javno - Lifestyle (kontsulta data: 15 de julio de 2007).
- ↑ Axl's Christmas Surprise. People 13 de septiembre de 1993 (kontsulta data: 3 de agosto de 2008).
- ↑ Lacey, Hester. (12 de marzo de 2000). The Counter: three worst heavy metal bands. The Independent (kontsulta data: 3 de agosto de 2008).
- ↑ Stephanie's Secret: Axl's No Rose. People (kontsulta data: 3 de agosto de 2008).
- ↑ Dumenco, Simon. (11 de junio de 2007). A Celeb-Loving Mag Out of Sync With a Celeb-Loving Culture. adage.com (kontsulta data: 3 de agosto de 2008).
- ↑ [Esteka hautsia]
- ↑ Friedman, Vanessa. (2021-01-19). Harry Brant Is Dead at 24. ISSN 0362-4331. (kontsulta data: 2021-01-20).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Stephanie Seymour Internet Movie Databaseren webgunean (Ingelesez)
- Stephanie Seymour at FAMAMOCA.
- Stephanie Seymour[Betiko hautsitako esteka]
- Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, {{{hizkuntza}}} Wikipediako «Stephanie Seymour» artikulutik itzuli da. Izan ere, artikulu horretan aritu diren wikilariek GFDL edo CC-BY-SA 3.0 lizentziekin argitaratu dute beren lana.