Edukira joan

Stephen Rotluanga

Wikipedia, Entziklopedia askea
Stephen Rotluanga
elizbarrutiko apezpiku

2001eko urriaren 2a -
← Denzil Reginald D'Souza (en) Itzuli
Elizbarrutia: Aizawleko elizbarrutia
Bizitza
JaiotzaAizawl, 1952ko ekainaren 8a (74 urte)
HerrialdeaImage India
Jarduerak
Jarduerakapaiz katolikoa eta apezpiku katolikoa
Ideologia eta sinesmenak
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa
Erlijio-ordenaCongregation of the Holy Cross (en) Itzuli

Stephen Rotluanga (Aizawl, Mizoram, 1952ko ekainaren 8a) indiar elizgizon katolikoa da, Gurutze Santuaren kongregazioko kidea. 2001etik aurrera Aizawleko apezpikua da.[1]

Stephen Rotluanga Aizawlen jaio zen 1952ko ekainaren 8an. Lehen hezkuntzako ikasketak jaioterrian egin ondoren, Gurutze Santuaren Kongregazioan sartu zen eta 1975eko maiatzaren 30ean betiko botoak eman zituen. Filosofia eta Teologia ikasi zituen Jnana Deepa Vidyapeethen, Punen, 1974tik 1981era, eta 1981eko abenduaren 13an apaiztu zen Aizawlen.[2]

Apaiz-ordenazioa jaso ondoren, honako kargu hauek bete zituen: Champhaiko elizako bikarioa (1982tik 1985era); Champhaiko parrokoa eta Zoram Gazte Mugimendu Katolikoko animatzailea. Bitartean, Komunikazioak ikasi zituen Bombayn (1985etik 1994ra); Gazteria, Liturgia eta Pastoraltza Aholkularitza Bangaloren, Gizarte Komunikazioa Kalkutan eta Arte Bisualak eta Ederrak Toronton eta Florentzian (1994tik 1999ra).[2]

2001eko urriaren 2an[1], Joan Paulo II.a aita santuak Aizawleko apezpiku izendatu zuen.[2] Hurrengo urteko otsailaren 2an apezpiku-ordenazioa jaso zuen Charles Asa Schleck artzapezpikuaren eskutik, kontsakratzailekideak Dominic Jala eta Lumen Monteiro izanik.[1] Mizo jatorriko lehen apezpiku katoliko bihurtu zen.[3]

Apezpiku izateaz gain, artista ere bada, eta bere lanak erabiltzen ditu ebanjelizazioan. «Indiako apezpiku marrazkilaria» bezala ezaguna da.[4]

Ondorengotza apostolikoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. 1 2 3 4 (Ingelesez) «Bishop Stephen Rotluanga, C.S.C.» Catholic Hierarchy (kontsulta data: 2025-11-28).
  2. 1 2 3 (Italieraz) «Nomina del Vescovo di Aizawl (India)» Bollettino Sala Stampa della Santa Sede 2001-11-07 (kontsulta data: 2025-11-28).
  3. ↑ (Ingelesez) «Governor Meets And Greets Bishop Of Aizawl On The Occation Of The Upcoming Chrismas And New Year» Raj Bhavan Mizoram 2024-12-13 (kontsulta data: 2025-11-28).
  4. ↑ (Ingelesez) Akkara, Anto. «Indian bishop uses cartoons to evangelize» The Arlington Catholic Herald 2015-06-17 (kontsulta data: 2025-11-28).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]