Stracciatella (izozkia)
Itxura
- Artikulu hau izozki zaporeari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Stracciatella (argipena)».
| Stracciatella (izozkia) | |
|---|---|
| Izozki eta Gelato | |
| Materialak | Izozkia Gorringoa Smetana azukrea gelatina-hautsa txokolatea sodium alginate (en) esnea |
| Historia | |
| Jatorrizko herrialdea | Italia |
| Sorrera-data | 1961 |
Stracciatella Italian jatorria duen izozki mota da. Esnea da bere oinarria eta bertan banilla eta txokolate txirbil irregularrak nahasten dira. Italiako izozki zaporerik ezagunenetako bat da[1].
Stracciatella zopan inspiratu ziren izozki hau sortzeko, Bergamoko La Marianna jatetxean 1961an[2]. Izena izozki barruan txokolate xirrixta nahastuek hartzen duten itxutatik dator: straccia-k dira trapu piltzar txikituak, eta horren txikigarria da stracciatella.
Izozkietako zapore izatetik, jogurtetara ere igaro da produktua[3].
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez) «Top Five Italian Gelato Flavours Guide: Le Creme» ITALY Magazine (kontsulta data: 2020-08-27).
- ↑ «La Marianna - La Stracciatella» www.lamarianna.it (kontsulta data: 2020-08-27).
- ↑ (Ingelesez) «Stracciatella Yogurt Bowl» Something Swanky 2014-07-08 (kontsulta data: 2020-08-27).