Ultramontanismo
Itxura
Ultramontanismo erlijio katoliko erromatarraren dotrina da, aita santuaren aginpide erabatekoaren eta Elizaren zentralizazioaren aldekoa. Ultramontanismoa inbestidura gerren garaian sortu zela esan daiteke; hitza XVII. mendean erabili zen lehen aldiz, jansenismoari eta galikanismoari kontrajarririko dotrina izendatzeko. Vatikanoko I. kontzilioan ultramontanismoak lorturiko garaipenari esker (1870) Eliza katolikoaren dogmatzat hartu zen aita santuaren hutsezintasuna.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2014-9-23 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| Artikulu hau erlijioari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |