Xavier Coppolani
| Xavier Coppolani | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotza | Marignana, 1866ko otsailaren 2a |
| Herrialdea | |
| Heriotza | Tidjikdja, 1905eko maiatzaren 12a (39 urte) |
| Hezkuntza | |
| Hizkuntzak | frantsesa |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | colonial administrator (en) |
Xavier Coppolani (Marignana, 1866ko otsailaren 2a – Tidjikdja, 1905eko maiatzaren 12a) frantziar administratzaile koloniala eta Mauritaniako koloniako gobernadorea izan zen.
Korsikan jaio zen eta, familiarekin batera, Aljeria Frantsesara joan zen bizitzera etorkin kolono gisa. Han arabiera ikasi zuen eta sufismoa eta erlijio praktika musulmanak ikasi zituen.
1899an Sudan Frantsesara bidali zuten Senegal ibaiaren iparraldeko hedapen koloniala zuzentzeko. Tokiko tribuen arteko lehiek lana erraztu zioten eta 1901ean kolonizazio plan bat diseinatu zuen estrategia militar eta politikoak konbinatuz.
Lurraldeko bi marabut nagusiekin aliatu zen, Qadiriyya kofradiako buruekin, eta Hassane tribuen aurrean babesa, eta nagusitasun papera agindu zien. Trukean, marabutek bertako emirreak konbentzitzeko konpromisoa hartu zuten, frantziar dominazioa onar zezaten.
Coppolani Adrarri erasotzeko prestatzen ari zen 1905ean Gudiyya kofradiako kide batek hil zuenean.