Image Image

literaturaren zubitegia

1.119 idazle / 5.352 idazlan
7.858 esteka / 6.685 kritika / 1.828 aipamen / 5.590 efemeride

A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
W
X
Z

astelehena, urriak 26

HITZORDUAK

Urriak 27: Maddi Ane Txoperenarekin� Zaldi bat nobela solasgai izango dute urriaren 27an (ostegguna) 19:30ean Gasteizko irakurle klubean.

Azaroak 10: Iosune de Go�ik hutsak gure izena ahoskatu zuenean poema liburua aurkeztuko du azaroaren 10ean (asteartea) 10:30ean Donostiako Plaza berriko liburutegian. Argitaletxea: Susa literatura.

EMAILUA

Miren Amurizaren Pleibak liburuari buruz Plaz! bideopodcastaren lehen saioan
Plaz! bideopodcasta, euskarazko literatura beste modu batera ezagutzeko plaza da. Irakurle sutsua den Nahia Sillerok gidatuta, atal bakoitzean gonbidatu ezagun batek liburu bat izango du abiapuntu. Lehenengo saioan Jone Arriolak, Elgoibarko zinema zuzendari eta gidoilariak, Miren Amurizaren "Pleibak" liburua ekarri du Plaz! podcastera. Liburuko istoriotik abiatuta Pleibak gaztaroko erreferentziez, ametsez eta laguntasun-harremanez aritu dira podcastaren atal honetan. - Baina, kontziente al gara laguntasun-harremanak ere hautsi daitezkeela? - Eta zer gertatzen da lagun batekin dugun harremana amaitzen denean? - Nola egiten zaio aurre lagun baten galerari? Hori guztioiri galdetzen digute lehen saio honetan. Ikusi eta entzuteko moduan dago sareetan.

SOLASEAN

Oihana Arana: «Horretarako gorputzaldia baldin badut, edonon topa dezaket poesia»
Berria, 2026-10-07

Joxean Agirre: «Ia maitasun istorio guztiak dira erdi zapuztuak»
Gara, 2026-10-05

Gorka Bereziartua: «Beti ari gara iragana berrasmatzen koherentea izan dadin»
Argia, 2026-09-20

IDAZLEEZ ARI

Joan Mari Irigoien

Bitasuna da Irigoienen lanetako ezaugarri nagusia; kontrasteen gainean eraikitzen dira istorioak eta pertsonaiak: lurra eta airea, karlistak eta liberalak, haragia eta izpiritua... Kontrakotasun horiek ez dira aurkarien artean bakarrik gertatzen, askotan baita pertsonaia baten barnean ere.      

Itxaro Borda

Identitate pertsonalaren eraikuntzaren gaineko kontakizuna, sexu orientazioaren kontzientzia-hartze prozesua, banakako askatasunaren aldeko aldarria, ipar eta hego gatazka kulturalen gaineko hausnarketa, literatur tradizioa berrasmatzeko saioa... horiek guztiak dakartza berekin Itxaro Bordak.      

Rikardo Arregi Diaz de Heredia

Larderia handiz eraiki du kanon propio bat. Lehen zurrunagoa zuen lirismoan lerratu da zoragarri eta areagotu egin du aurreko poesietako elementu dramatikoa, egituraz zein hunkitzeko ahalmenaz aberastuz doan poemategi-kartografian.      

Efemerideak

1866: Kiriki�o (Ebaristo Bustintza) jaio zen

1949: Joxe Austin Arrieta jaio zen

1955: Laura Mintegi jaio zen

 

1880: Andrei Bely jaio zen

1890: Carlo Collodi hil zen

1911: Sorley MacLean jaio zen

1925: Jan Wolkers jaio zen

1929: Arno Holz hil zen

1936: Faulkneren Absalom, Absalom! argitaratu zen

1946: Boris Boubacar Diop jaio zen

1947: Benedict Wallet Vilakazi hil zen

1957: Manuel Rivas jaio zen

1957: Nikos Kazantzakis hil zen

1990: Rober Antelme hil zen

1998: Jose Cardoso Pires hil zen

2008: Tony Hillerman hil zen