Edukira joan

B. Sujatha Devi

Wikipedia, Entziklopedia askea
B. Sujatha Devi
Bizitza
Jaiotza1946
HerrialdeaImage India
HeriotzaThiruvananthapuram, 2018ko ekainaren 23a (71/72 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakmalabarera
Jarduerak
Jarduerakidazlea

B. Sujatha Devi (1946Thiruvananthapuram, 2018ko ekainaren 23a) indiar idazle, irakasle eta ekologista izan zen. Ingelesa irakatsi zuen Ernakulamgo Maharajaren Unibertsitatean eta Thiruvananthapuramgo Emakumeen Unibertsitatean.[1] 1999an, Kerala Sahitya Akademi erakundearen saria irabazi zuen Kadukalude Thalam Thedi bidaldi-egunerokoagatik.[2]

Sujatha Devi Bodheswaran poeta eta independentistaren eta V. K Karthyayaniren alaba eta Hridayakumari eta Sugathakumari idazle eta irakasleen ahizpa gazteagoa zen.[3] Bere ibilbide profesionala Thiruvananthapuramgo Emakumeen Umibertsitatean hasi zuen. Geroago Pattambiko Gobernuaren Unibertsitatean, Ernakulamgo Maharajaren Unibertsitatean eta Chalakkudyko Unibertsitatean ere irakatsi zuen ingelesa. Batez ere bidaia-liburuengatik egin zen ezaguna, baina poeta ere izan zen.[4]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Ingelesez) «Writer Sujatha Devi dead» The Hindu 2018-06-24 (kontsulta data: 2025-11-05).
  2. (Ingelesez) «Poet, beloved professor Sujatha Devi, no more» The Times of India 2018-06-24 (kontsulta data: 2025-11-05).
  3. (Ingelesez) «Poet and travel writer Sujatha Devi passes away in Thiruvananthapuram» The News Minute 2018-06-23 (kontsulta data: 2025-11-05).
  4. (Ingelesez) «Poet and travel writer Sujatha Devi passes away» OnManorama 2018-06-23 (kontsulta data: 2025-11-05).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Biografia
India
Artikulu hau Indiako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.