Edukira joan

Gaston Maspero

Wikipedia, Entziklopedia askea
Gaston Maspero
Image
(1883)
Q99197615 Itzuli


lehendakari

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakGaston Camille Charles Maspero
Jaiotzaformer 1st arrondissement of Paris (en) Itzuli eta Paris, 1846ko ekainaren 24a
HerrialdeaImage Italiako Erresuma  (1861eko martxoaren 17a -  1870)
Image Frantzia  (1870 -
HeriotzaParis eta Institut de France, 1916ko ekainaren 30a (70 urte)
Hobiratze lekuaMontparnasseko hilerria Image
Familia
Seme-alabak
Familia
Hezkuntza
HeziketaÉcole normale supérieure
Lycée Louis-le-Grand
Doktorego ikaslea(k)Raymond Weill
Hizkuntzakfrantsesa
Egiptoera
arabiera
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jarduerakegiptologoa, arkeologoa, unibertsitateko irakaslea, folklorista, idazlea eta arte-historialaria
Enplegatzailea(k)Boulaq Museum (en) Itzuli
Supreme Council of Antiquities (en) Itzuli
Institut Français d'Archéologie Orientale (en) Itzuli
École pratique des hautes études
Collège de France  (1874 -  1916)
Jasotako sariak
KidetzaAcadémie des Inscriptions et Belles-Lettres
Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
Prusiako Zientzien Akademia
The Queen's College
Accademia delle Scienze di Torino
Arteen eta Zientzien Herbehereetako Errege Akademia
Linzeen Akademia

Find a Grave: 7290 Edit the value on Wikidata

Gaston Maspero (1846ko ekainak 23-1916ko ekainak 30) frantziar egiptologo bat izan zen.

Frantzian errefuxiatutako italiar gurasoen semea, Gaston gaztaroan frantziar nazionalizatu zen. Ikasle bikaina, laster frogatu zuen Historiarako gaitasuna. Auguste Mariettek Maspero gaztea hieroglifoen azterketan abiarazi zuen, bere interesa piztuz.

Irakasle bezala, egiptologia klaseak eman zituen École pratique des hautes étudesen eta egiptoar filologia eta arkeologiakoak Collège de Francen.

Egipto 1880an bisitatu zuen, Frantziar Misioaren kide bezala (beranduago Ekialdeko Arkeologiako Frantziar Institutua). Egypt Fundation Societyren sortzailea izan zen Amelia Edwardsen laguna izan zen, baita William Mathews Flinders Petrieren lanen bultzatzaile handia ere. Service d'Antiquités Égyptiennes zuzendu zuen 1881 eta 1914 artean. Egiptologiaren gertakaririk garrantzitsuenetako baten garaian bizi izan zen, DB320 hilobiaren aurkikuntza Deir el-Baharin, honen espoliazioa eragotziz.

Bere argitalpenik nabarmenen artean bere Histoire ancienne des peuples de l'Orient classique dago, hiru liburutan Ekialde Ertainaren historia guztia zeharkatzen duena, sorreratik Alexandro Handiak konkistatu zuen arte. Histoire des peuples de l'Orientek helburu bera du, sei edizio argitaratu zirelarik. Études de mythologie et d'archéologie égyptiennes, 1893koa, jatorrian zenbait aldizkaritan argitaratutako entsegu eta artikulu bilketa bat da, garrantzitsua egiptoar mitologiaren historiari egin zion ekarpenagatik.