Gazako genozidioa
| Gazako genozidioa | |
|---|---|
| Mota | genozidio Gizaldeko krisialdi |
| Honen parte da | Israel-Palestina gatazka (2023-...) |
| Denbora-tarte | 2023ko urriaren 7a - |
| Kokaleku | Gazako zerrenda |
| Herrialdea | Palestina, Israelek okupatutako lurraldeak eta Israel eta lurralde okupatuak |
| Helburu | palestinar herria |
| Biktima | palestinar herria |
| Pertsona hilak | 64.260 |
| Erantzule | Israel |
Gazako genozidioa Israelek Gazako inbasioan eragin duen Gazako zerrendako palestinarren aurkako etengabeko, nahitako eta sistematiko suntsipena da.[1][2] Hilketa masiboak, nahitako gosetea, gorputzeko eta buruko kalte larriak eragitea eta jaiotzak saihestea hartzen ditu barne.
Beste ekintza batzuk hauek dira: gizakien eta ondasunen mugimenduak blokeatzea; azpiegitura zibilak suntsitzea; osasun-instalazioak suntsitzea; osasun-langileak eta laguntza-eskatzaileak hiltzea; lekualdatze behartu masiboak eragitea; sexu-indarkeria egitea; eta hezkuntza-, erlijio- eta kultura-guneak suntsitzea.[3]
Nazioartean, Mendebaldeko potentzia handienek erasotzaileari emandako babesagatik, oraindik ere eztabaidagai da Gazako zerrendako biztanleen aurkako Israelen erasoaldia juridikoki genozidiotzat aitortu edo ez.
Protestak mundu osora zabaldu dira kaleetan zein unibertsitateetan. Nazioarteko krisi politiko handiena da Ukrainako inbasioa hasiz geroztik, eta nazioartea bi polo nagusitan banatu du: Mendebaldeko herrialde gehienek israeldar inbaditzaileak babesten eta armaz hornitzen jarraitu dute;[4] gainerako herrialdeen artean, gehienak palestinar inbadituak babestearen alde agertu dira. Bereziki, Ameriketako Estatu Batuak eta Europar Batasuna nabarmendu dira Israel Gazan egiten ari den genozidioa babesten eta ahalbidetzen.[5][6]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez) Israel's genocide against Palestinians 'not over' despite ceasefire. Amnistia Internazionala 2025-11-27 (kontsulta data: 2026-01-04).
- ↑ (Ingelesez) «The genocide in Gaza is far from over» The Guardian 2025-11-28 (kontsulta data: 4 January 2026).
- ↑ (Ingelesez) Israel has committed genocide in the Gaza Strip, UN Commission finds. 2025-09-16 (kontsulta data: 21 September 2025).
- ↑ (Ingelesez) Farge, Emma; Farge, Emma. (2024-09-16). «UN experts censure Western support for Israel since Gaza war» Reuters (kontsulta data: 2025-05-27).
- ↑ (Ingelesez) «The European Union's Policy on the Genocide in Gaza: Josep Borrell vs. Ursula von der Leyen» Politics Today 2024-03-26 (kontsulta data: 2025-05-22).
- ↑ (Gaztelaniaz) Rodríguez, Olga. (2025-05-24). «Ronda cosmética en la UE para salvaguardar la imagen ante el genocidio en Gaza» ElDiario.es (kontsulta data: 2025-05-28).