Edukira joan

Helveziar

Wikipedia, Entziklopedia askea
Map of Gaul with tribes, 1st century BC; the Helvetii are circled.
Image
Map of Gaul with tribes, 1st century BC; the Helvetii are circled.
Image
Charles Gleyreren Die Helvetier zwingen die Römer unter dem Joch hindurch

Helveziarrak[1] (latinez: Helvetii) zelta tribu edo konfederazioa izan ziren,[2] Rhin Garaia, Jura, Léman aintzira eta Alpeen artean bizi zirenak. K.a. II mendean, Ohian Beltza eta Main ibaien arteko eskualdea menderatu zuten. Julio Zesarrek, De Bello Gallico bere liburuan, helveziarren aurkako bere gerra azaldu zuen.

Suitzar ordokian ezarri ziren sueboak Germaniako hego-mendebaldera mugitu zirenean, K.a. I. mendearen hasieran.

Helvetiar konfederazioa lauzpabost pagik osatu bide zuten, horien artean Verbigèneak (Leman aintziraren iparraldean), Tigurinak (Neuchâtel lakutik gertu) eta Tugènak (egungo Zurichen inguruan).

Ziurrenik, sueboek Germaniako hego-mendebalderantz mugitu zirenean, presio demografiko handitu zelako, helveziarrek, latobizak, tulingak, erraurakak eta boioak Galia Transalpinaren mendebalderantz emigratzen saiatu ziren 58 a.C urtean. Julio Zesarrek Jurako mendigunetik kanporatu zituen eta ondoren, Helvezia osatu zuten zorigaiztoko lagunekin batera, heduarren, arverniarren eta Biturigeen lurraldeetan finkatu ziren boioekin izan ezik.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Euskaltzaindia. (2004/XII/16). 142. araua: Antzinateko eskualdeen euskarazko izenak. Bilbo.
  2. Freeman, Philip. (2006). Celtic Culture: A Historical Encyclopedia. I ABC-CLIO, 901 or. ISBN 1-85109-440-7..

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]