Joana da Paz
| Joana da Paz | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotza | Quebrangulo, 1925eko apirilaren 15a |
| Herrialdea | |
| Heriotza | Salvador da Bahia, 2023ko otsailaren 22a (97 urte) |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | aktibista |
Joana Zeferino da Paz (Quebrangulo, 1925eko apirilaren 15a – Salvador da Bahia, 2023ko otsailaren 22a), Dona Vitória izenez ere ezaguna, brasildar aktibista izan zen. 80 urte zituela, bere auzoko krimenak grabatzen hasi zen, dozenaka droga-trafikatzaile eta polizia ustelen atxiloketan lagunduz.[1][2][3] Bere benetako nortasuna hil ondoren bakarrik agerian utzi zen. Ausardiaren eta krimenaren aurkako borrokaren ikur gisa hartzen da Brasilen.[4]
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Joana da Paz Quebrangulon jaio zen, Alagoas estatuan.[5] Gaztea zela, Alagoasko nekazari batek bortxatu zuen, haurdun geratu zen, etxetik kanpora bota zuten eta neskame lanetan hasi zen.[6][5] Bere semea bihotz-gutxiegitasunaren ondorioz hil zen bi urte bete baino lehen, eta Joana denbora luzez etxerik gabe geratu zen Rio de Janeiroko Ladeira dos Tabajaras favelan apartamentu bat erosi aurretik.[1]
Bere bizitza gehienean, favela batean bizitzeak eragindako erronkei aurre egin behar izan zien, droga-trafikoaren indarkeriari barne.[7] 80 urterekin, delinkuentzia-tasaren gorakadaren aurka borrokatzeko asmoz, droga-trafikoko operazioak, estortsioak eta armatutako liskarrak grabatzen hasi zen bere leihotik.[8] Agintariei eman zizkien grabaketak ezinbesteko froga bihurtu ziren poliziaren ikerketetan, eta horren ondorioz 30 pertsona inguru atxilotu zituzten, tartean droga-trafikatzaileak eta ustelkerian parte hartzen zuten poliziak.[9] Segurtasun arrazoiengatik, Joana Lekukoen Babes Programan sartu zuten eta Vitória izena jarri zioten. Azken urteak ezkutuan eman zituen eta hainbat hiritan bizi izan zen. Salvador da Bahian hil zen 2023ko otsailaren 22an, 97 urte zituela.[9]
Errekonozimendua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2024ko abuztuan, Rio de Janeiro estatuko Legegintzako Batzarrak Joana Zeferino da Pazi Bakearen Eraikitzailearen Saria eman zion, bakearen kultura sustatzeko eta indarkeria salatzeko egindako ausardia eta ekarpena aitortzeko.[10]
2025ean, Joana da Pazen istorioan inspiratutako Vitória filma estreinatu zen Brasilen. Breno Silveirak eta Andrucha Waddingtonek zuzendu zuten, eta paper nagusia Fernanda Montenegro antzeztu zuen.[11][12]
Fábio Gusmão kazetariak idatzitako Dona Vitória Joana da Paz liburua 2016an Dona Vitória izenburupean argitaratu eta 2024an berrargitaratu zen, aktibistaren bizitzaren eta ondarearen ikuspegi zehatza eskainiz.[4]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1 2 (Portugesez) Gusmão, Fábio. «Morre Dona Vitória, nasce Joana da Paz: repórter revela identidade da idosa que documentou o tráfico de Copacabana» O Globo 2023-02-24 (kontsulta data: 2025-05-01).
- ↑ (Portugesez) Caputo, Gabriela. «Quem foi Joana da Paz, que inspirou personagem de Fernanda Montenegro em ‘Vitória’?» Estadão 2025-03-13 (kontsulta data: 2025-05-01).
- ↑ (Portugesez) Lemos, Alexya. «Joana da Paz: a mulher que enfrentou o narcotráfico e virou filme» Jornal de Brasília 2025-03-13 (kontsulta data: 2025-05-01).
- 1 2 (Portugesez) Brêtas, Pollyanna. «A heroína da janela: a história de Joana da Paz que marcou o jornalismo brasileiro é relançada em livro» LatAm Journalism Review by the Knight Center 2025-01-08 (kontsulta data: 2025-05-01).
- 1 2 (Portugesez) Carvalho, Severino. «Autor do livro que inspirou o filme Vitória fala das raízes alagoanas da mulher que desafiou o crime» Alagoas Notícia Boa 2025-03-23 (kontsulta data: 2025-05-01).
- ↑ (Portugesez) Gusmão, Fábio. «Tiro na janela, estupro, falso aluguel... Veja sete fatos sobre Dona Joana da Paz, heroína da vida real vivida por Fernanda Montenegro no filme 'Vitória'» Extra 2025-03-13 (kontsulta data: 2025-05-01).
- ↑ (Portugesez) Gusmão, Fábio. «Após morte, 'Extra' revela identidade de Dona Vitória, a idosa de Copacabana que levou traficantes e policiais à prisão com suas filmagens» O Globo 2023-02-23 (kontsulta data: 2025-05-01).
- ↑ (Portugesez) Rosa, Nathalie. «Conheça a história real de Joana da Paz, inspiração do filme Vitória, com Fernanda Montenegro» TecMundo 2024-10-27 (kontsulta data: 2025-05-01).
- 1 2 (Portugesez) «Morre 'Dona Vitória', idosa que levou à prisão traficantes e PMs com filmagens feitas pela janela de casa, em Copacabana» G1 2023-02-23 (kontsulta data: 2025-05-01).
- ↑ (Portugesez) «Alerj concede prêmio póstumo a Joana Zeferino da Paz, a Dona Vitória» O Globo 2024-08-27 (kontsulta data: 2025-05-01).
- ↑ (Portugesez) Monteiro, Gilson. «Conheça a história de Joana da Paz, a alagoana que denunciou o tráfico no Rio de Janeiro e inspirou filme com Fernanda Montenegro» TNH1 2025-03-15 (kontsulta data: 2025-05-01).
- ↑ (Portugesez) Vilela, Luiza. «Quem é Joana da Paz, interpretada por Fernanda Montenegro em 'Vitória'?» Exame 2025-03-12 (kontsulta data: 2025-05-01).