Edukira joan

Lore-sorta

Wikipedia, Entziklopedia askea
Image
Lore-sortak.
Image
Buket artistikoa.

Lore sortak lore, belar eta adar multzo bat dira,[1] naturalak edo artifizialak izan daitezkeenak. Sorta txikia bada, erramileta deitzen zaio. Buket ere badago, lore-artearekin egindako lore-sorta txiki bat. Lore-sorten erabilerak askotarikoak dira: hiletetan mina adierazteko erabil daitezke,[2] maiteminduen opari gisa, ezkontza bateko (emaztegaiaren sorta) emaztegaiaren janzkeraren osagarri gisa, etab.[3]

Sortak lore mota batek edo gehiagok osa ditzakete, eta, aldi berean, lore mota horiek kolore berekoak edo kolore askotakoak izan daitezke.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «Labayru Hiztegia» Labayru Hiztegia (kontsulta data: 2026-02-16).
  2. «Hiletarako loreak, Heriotzak» Basusta loradenda (kontsulta data: 2026-02-16).
  3. «LORE SORTEN GARRANTZIA - Mendialdea» Erran.eus (kontsulta data: 2026-02-16).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]