Martha A. Boughton
| Martha A. Boughton | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotza | Corunna, 1857 |
| Herrialdea | |
| Heriotza | Brooklyn, 1928 (70/71 urte) |
| Hezkuntza | |
| Heziketa | Northwestern Unibertsitatea |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | kantugilea, olerkaria, idazlea eta biografoa |
Martha A. Boughton, jaiotzez Martha Elizabeth Arnold (Corunna, 1857ko otsailaren 18a – Brooklyn, New York, 1928ko maiatzaren 18a) estatubatuar irakasle, idazle, poeta eta kantugilea izan zen, biografiak eta erlijio ereserkien hitzak eta melodiak idatzi zituena.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Martha (Mattie) Elizabeth Arnold Corunnan jaio zen 1857ko otsailaren 18an[1][oh 1][2]. John Motte Arnold eta Hannah E. (Redway) Arnolden alaba zen[3][1]. Detroiteko bigarren hezkuntzako eskolan, Ipar-mendebaldeko Unibertsitatean eta Michigango Unibertsitatean ikasi zuen[3][1]. 1880-1884 urteetan, Michigango eskoletan irakatsi zuen[2].
1884ko uztailaren 4an, Detroiten, Willis Boughtonekin ezkondu zen, Harvard Collegeko kimika laborategiko zuzendariarekin. Harekin bi seme izan zituen, Willis Boughton eta Paul Ninde Boughton[3][1].
Hainbat jarduera erlijioso, sozial eta filantropikotan parte hartu zuen. 1895ean, Athensen, bertako Emakume Gazteen Kristau Neurritasun Elkarteko buru izan zen eta Ohio ordezkatu zuen Londresen egindako konferentzian[4][5]. 1897-1899 urteetan, oraindik Athensen, Pallas Klubeko presidente izan zen. Brooklynen, hiriko Deaconess' Home-ko zuzendaritza-batzordeko idazkari gisa aritu zen[6]. Brooklyngo Fortnightly of Flatbush literatura-klubean, Ipar Amerikako Esperanto Elkartean eta Michigango Unibertsitateko Emakumeen Klubean ere parte hartu zuen[3][1] eta Ostegunetako Musika Zirkulua antolatzen lagundu zuen[2].
Biography of Rev. J. M. Arnold, D.D. (1885), The Quest of a Soul, and Other Verse (1911), Mystery and Other Poems eta Stars Through Cypress Trees liburuak idatzi zituen[2][5]. Hainbat aldizkaritan kolaboratu zuen[3][1], Western Christian Advocate esaterako[7]. Erlijio ereserkien hitzak eta melodiak ere idatzi zituen[6], hala nola Little Christian soldiers (1903)[8] eta Onward, little soldiers, Battle 'gainst the wrong[9].
Erlijioari dagokionez, Boughton metodista zen. 1895ean eta 1906an Europan zehar bidaiatu zuen[6]. Bi urtez gaixo egon ondoren hil zen Brooklynen 1928ko maiatzaren 18an[2].

Lan hautatuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Liburuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Memoir of Rev. John Motte Arnold, D.D. (1885)
- The Quest of a Soul, and Other Verse (1911)
- Onward (1918)
- Mystery and Other Poems (1926)
- Stars Through Cypress Trees
Abestiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Little Christian soldiers (1903)
- Onward, little soldiers, Battle 'gainst the wrong
Oharrak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ The Brooklyn Daily Eagle egunkarian argitaratutako hil-mezuak dio 1856an jaio zela.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1 2 3 4 5 6 (Ingelesez) Herringshaw, Thomas William. (1923). American Journalist and Author Blue Book. American Blue Book Publishers, 62 or. (kontsulta data: 2024-12-07).
- 1 2 3 4 5 (Ingelesez) «Services Tomorrow for Mrs. Boughton» The Brooklyn Daily Eagle: 24. 1928-05-20.
- 1 2 3 4 5 (Ingelesez) Leonard, John W. (1914). Woman's Who's who of America. 1 American Commonwealth Company, 116 or. (kontsulta data: 2024-12-07).
- ↑ (Ingelesez) Boughton, Willis A. (1947). Willis Boughton: A Biographical Sketch. Hobson Book Press, 43 or. (kontsulta data: 2024-12-07).
- 1 2 (Ingelesez) Herringshaw, Thomas William. (1904). Herringshaw's Encyclopedia of American Biography of the Nineteenth Century: Accurate and Succinct Biographies of Famous Men and Women in All Walks of Life who are Or Have Been the Acknowledged Leaders of Life and Thought of the United States Since Its Formation. American Publishers' Association, 131 or. (kontsulta data: 2024-12-07).
- 1 2 3 (Ingelesez) Mohr, William F. (1914). Who's who in New York City and State. 6 New York: L.R. Hamersly Company, 76 or. (kontsulta data: 2024-12-07).
- ↑ (Ingelesez) Moore, David H. (1897). The Western Christian Advocate. 64 Cincinnati: The Western Methodist Book Concern, 673 or. (kontsulta data: 2024-12-07).
- ↑ (Ingelesez) Library of Congress. Copyright Office. (1903). Catalogue of Title Entries of Books and Other Articles Entered in the Office of the Register of Copyrights, Library of Congress, at Washington, D.C.. 35 Treasury Department, 643 or. (kontsulta data: 2024-12-07).
- ↑ (Ingelesez) «Martha A. Boughton» Hymnary.org (kontsulta data: 2024-12-07).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1857ko jaiotzak
- 1928ko heriotzak
- Michigandarrak
- Ameriketako Estatu Batuetako irakasleak
- Emakume irakasleak
- Ameriketako Estatu Batuetako poetak
- Emakume poetak
- Biografoak
- Ingelesezko idazleak
- XIX. mendeko emakume idazleak
- XX. mendeko emakume idazleak
- Ameriketako Estatu Batuetako erlijio idazleak
- Kristau idazleak
- Ameriketako Estatu Batuetako musikagileak
- Emakume musikagileak
- XIX. mendeko musikagileak
- XX. mendeko musikagileak
- Kantugileak
- Ameriketako Estatu Batuetako protestanteak
- Metodistak
- New Yorken hildakoak