Monferrato
Itxura
| Piemonteko mahasti-paisaia: Langhe-Roero eta Monferrato1 | |
| Mota | Kulturala |
| Irizpideak | iii, v |
| Erreferentzia | 1390 |
| Kokalekua | |
| Eskualdea2 | Europa/Ipar Amerika |
| Izen ematea | 2014 (XXXVIII. bilkura) |
| 1 UNESCOk jarritako izen ofiziala (euskaratua) 2 UNESCOren sailkapena | |
Monferrato (piemonteraz: Monfrà, [mʊɲ'fra] ahoskatua; italieraz: Monferrato, momferˈraːto ahoskatua; latinez: Mons Ferratus) Piemonteko eskualde historiko eta geografikoa da, iparraldeko Italian dagoena. Egungo Alessandria eta Asti probintzietan, herrialdeko ardo-eskualde nagusienetariko bat da.
Tanaro ibaiak bitan zatitzen du eskualdea: iparraldea edo Basso Monferrato eta hegoaldea edo Alto Monferrato. 2014an UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatu zuen, Piemonteko mahasti-paisaia: Langhe-Roero eta Monferrato multzoaren barnean.[1]