Edukira joan

Myanmarko Egutegi Tradizionala

Wikipedia, Entziklopedia askea

Myanmarko egutegia edo birmaniar egutegia Myanmarren erabilitako egutegi tradizionala da. Birmaniar era (birmanieraz: သက္ကရာဇ်, [θɛʔkəɹɪʔ] ahoskatua) darabil. Eguzki-ilargi egutegia da: hilabeteak Ilargiaren arabera ezartzen dira, baina urteak urte sideralak dira. Egutegia, batez ere, hindu egutegian oinarrituta dago, baina ez Indiako sisteman, ziklo metonikoa erabiltzen duelako: beraz, egutegi hinduistaren urte siderala eta urte tropikaleko ziklo metonikoak batu behar ditu, hilabete eta egunak tartekatuz modu irregularrean.

Sri Ksetra erresumak ezarri zuen 640ean eta, geroztik, Myanmarreko hainbat estatutan darabiñte. Arakan, Lan Na, Xishuangbanna, Lan Xang, Siam eta Kanbodian ere erabili zen XIX. mendera arte.

  1. Tagu (တန်ခူး)
  2. Kason (ကဆုန်)
  3. Nayone (နယုန်)
  4. Waso (ဝါဆို)
  5. Wagaung (ဝါခေါင်)
  6. Tawthalin (တော်သလင်း)
  7. Thadingyut (သီတင်းကျွတ်)
  8. Tazaungmone (တန်ဆောင်မုန်း)
  9. Nataw (နတ်တော်)
  10. Pyatho (ပြာသို)
  11. Tabodwe (တပို့တွဲ)
  12. Tabaung (တပေါင်း)
Egunak
EuskarazBirmanierazIPANoranzkoaSanskritozko arroaPlanetaZodiako
igandeaတနင်္ဂနွေ/tənɪ́ɴ ɡənwè/ipar-ekialdeaAdityaEguzkiGaruda (ဂဠုန်)
astelehenaတနင်္လာ/tənɪ́ɴ là/ekialdeaChandraIlargiTigrea (ကျား)
astearteaအင်္ဂါ/ɪ̀ɴ ɡà/hego-ekialdeaAngarakaMarteLehoia (ခြင်္သေ့)
asteazken egunaဗုဒ္ဓဟူး/bouʔ dəhú/hegoaldeaBudaMerkurioElefante horzduna (ဆင်)
asteazken arratsaldeaရာဟု/jà hṵ/ipar-mendebaldeaRahuRahuHorzgabeko elefantea (ဟိုင်း)
ostegunaကြာသပတေး/tɕà ðəbədé/mendebaldeaBrihaspatiJupiterArratoi (ကြွက်)
ostiralaသောကြာ/θauʔ tɕà/iparraldeaShukraArtizarraAkuria (ပူး}})
larunbataစနေ/sənè/hego-mendebaldeaShaniSaturnoNaga (နဂါး)

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]