Edukira joan

Nerea Riesco

Wikipedia, Entziklopedia askea
Nerea Riesco
Image
Bizitza
JaiotzaBilbo, 1974ko martxoaren 31 (52 urte)
HerrialdeaImage Bizkaia, Euskal Herria
BizilekuaValladolid
Sevilla
Hezkuntza
HeziketaSevillako Unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakidazlea eta kazetaria
Lan nabarmenak
Jasotako sariak

nereariesco.com
Twitter: nereariesco Edit the value on Wikidata

Nerea Riesco (Bilbo, Bizkaia, 1974ko martxoaren 31 -) kazetari eta idazle bizkaitarra da. Komunikazioan doktorea (Ph.D cum laude), Malaga, Sevilla, Huelva eta Cadizeko Unibertsitateetako Komunikazioari buruzko Unibertsitate arteko Doktoretza programan.[1]

Bilbon jaio arren, Valladoliden hazi zen. Hantxe igaro zituen haurtzaroa eta nerabezaroa. Bere ikasketak Jesusen Alabak Ikastetxean egin zituen. 18 urterekin Sevillara joan zen bizitzera eta bertan hainbat komunikabidetan kolaboratzen hasi zen, batez ere irratian, non soinu produkzio, lokuzio eta errealizazio teknikoko funtzioak egiten zituen. Lan horiek Kazetaritzako ikasketekin uztartu zituen. Karrera horretan Sevillako Unibertsitatean lizentziatu zen, eta doktore-tesirako irakaskuntza- eta ikerketa-lan aktiboa egiten jarraitu zuen. Fakultatean, Kazetaritza ikasten ari zela, bera bezala literaturaren munduan eta bere sormen prozesuan interesa zuten gazte talde batekin harremanetan jarri zen.

Sevillan bizi da eta Andaluzian idatzi du El Pais eta Diario de Sevilla egunkari eta Clara aldizkariarentzat.

2004 urtetik, Wahatu-al- andalus gaztelania-arabiera elebidun irrati-saioan lan egiten du.

2004an Sevillako Ateneo Joven IX. Eleberri Saria jaso zuen El país de las mariposas (2004) lanarekin.[2][3]

Bere karrerak bigarren nobelarekin jarraitu zuen, Ars Magica, 2007, nobela historikoa, nobela beltza eta magia nahasten dituena.[4]

El elefante de marfil eleberria 2010eko otsailaren 12an merkaturatu zen.[5] Maitasuna, abentura eta intriga uztartzen dituen istorioa, XVIII. mende amaierako Sevilla gogora ekartzen duen markoan, eta irakurleari iradokitzen dio erabaki handiak bihotzarekin hartzen direnak direla.

2011ko azaroaren 1ean argitaratu zuen Desnuda y en lo oscuro poema-liburu erotiko ilustratua.[6]

2014an, Tempus eleberria argitaratu zuen, historia, abentura, zientzia eta suspentsoa nahasiz.[7]

2015ean, Las puertas del paraíso eleberria plazaratu zuen. Gizon eta emakume baten istorio liluragarria da, intolerantziak eta konkista-nahiak markatutako garai batean, kredo eta mugen gainetik elkar maitatu zutenena.[8]

2018ko martxoaren 20an Los lunes en el Ritz eleberria kaleratu zuen, istorio zirraragarria, non maitasunak, adiskidetasunak, sakrifizioak, engainuak eta mendekuak munduko hotel handienetako bat duten atze-oihal.

2022ko apirilaren 7an La ciudad bajo la luna argitaratu zuen, suspensezko eleberri bat lau denbora eta lau espaziotan: 29ko Iberoamerikar Erakusketaren Sevilla, lege lehorraren New York, XX. mende hasierako Habana eta Gerra Handiaren Frantzia.[9] Eleberria 2023ko Kritikaren Andaluzia sarietarako hautagaia izan zen, eta Fernando Marías I. Saria irabazi zuen.[10]

2022ko azaroaren 24an Harry Potterren Mitologia argitaratu zuen, J.K. Rowling-ek historiatik, mitoetatik eta kondairetatik destilatu zuen, baita literaturako autore klasikoen lanetatik ere, mago gaztearen obra ospetsua inspiratzeko eta aberasteko.[11]

Nerea Riescok hainbat hedabidetan kolaboratzen du. Literatur sorkuntza tailerrak ere ematen ditu.

Argitaratutako lanak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eleberriak

Kontakizun

Haurrentzako liburuak

Dibulgazio liburuak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Poema-sortak

Antologiak

Sariak eta aintzatespenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • 2004an Sevillako Ateneo Joven IX. Eleberri Saria El país de las mariposas (2004) lanarekin.[2][3]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «Escritora» nereariesco.com.
  2. 1 2 «Premio Ateneo Joven de Sevilla de Novela» Wikipedia, la enciclopedia libre 2020-07-20.
  3. 1 2 «El país de las mariposas (bolsillo)» nereariesco.com.
  4. «Ars magica» nereariesco.com.
  5. «El elefante de marfil» nereariesco.com.
  6. «Poemario» nereariesco.com.
  7. «Tempus» nereariesco.com.
  8. «Las puertas del paraíso» nereariesco.com.
  9. «La ciudad bajo la luna» nereariesco.com.
  10. 1 2 «Nerea Riesco gana el premio Fernando Marías con «La ciudad bajo la luna»» Entretantomagazine 2023-04-04.
  11. «Mitología de Harry Potter» nereariesco.com.
  12. 1 2 «Nerea Riesco gana el premio Fernando Marías con «La ciudad bajo la luna»» Entretantomagazine 2023-04-04.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]