Edukira joan

Paganismo

Artikulu hau "Kalitatezko 2.000 artikulu 12-16 urteko ikasleentzat" proiektuaren parte da
Wikipedia, Entziklopedia askea

Image
Akelarrea.

Paganismoa edo paganotasuna (Euskal Herrian sarritan jentiltasuna deitua) hasiera batean kristauek Europan beren erlijio ezarri aurretik zeuden erlijio politeistei deitzeko mespretxuzko izendapena zen (greko-erromatar politeismoa barne). Antzinako erlijioetako jende horrek, kristauek ez bezala, jainko-jainkosa asko gurtzen zituen; aldiz, kristauek jainko bakarra gurtzen zuten.

Berez, pagano hitza latineko paganus hitzetik eratorria da eta baserri giroko edo landatar esan nahi du.

Terminoaren beste erabilerak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pagano edo jentil hitzak hainbat hizkuntzatan izan dira erabiliak korronte kristauen aldetik, erritu paganoetatik eratorritako kultu sinkretikoak erabiltzen segitzen zuten beste korronteei erreferentzia egiteko. Adibidez, Bizantziar Inperioko Elizan, ikonoklastek paganismoa irudi ikonodunetarako gurtza zela zioten. Protestante batzuen iritziz, Eliza ortodoxoko, Eliza koptoko, Eliza anglikanoko eta Eliza katolikoko santuei kultua eskaintzea paganismoa zen. Era berean, elizkoi katoliko europar batzuek amerikar natiboen edo Asiako hainbat herriren errituak erdi paganotzat zeuzkaten.

Mendeetan zehar, termino hori testu kristauetan agertu izan da. Hala ere, XIX. mendetik, okultismoaren garapenak gurtza batzuek beren burua pagano izendatzea eragin du, Europako tradizio pagano zaharrak berreskuratu nahi zituztelako. Askotan neopaganismo deitzen zaio horri.

Pagano terminoa monoteistak ez diren erlijioak izendatzeko ere erabiltzen da; hala nola hinduismoa, animismoa, budua, erlijio afroamerikarrak, xamanismoa, sintoismoa, erlijio tradizional txinatarra eta budismoa.

Paganismoa Euskal Herrian

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Sakontzeko, irakurri: «Euskal mitologia»

Euskal Herrian paganismoari usadioz jentiltasuna deritzo, kristautasuna iritsi aurretik bizi ziren euskaldunei jentilak deitzen baizitzaien.

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]