Edukira joan

Palmas (Tocantins)

Palmas
Brasilgo udalerria
Image
Araguaia jauregia.Image Irudi gehiago
Image Image
Administrazioa
Estatu burujabeImage Brasil
Region of BrazilNorth Region
Brasilgo unitate federatiboImage Tocantins
Posta kodea77060-000
Geografia
Koordenatuak10°11′04″S 48°20′01″W / 10.1844°S 48.3336°W / -10.1844; -48.3336
Map
Image
Azalera2,218,9 km²
Altitudea230
MugakideakAparecida do Rio Negro, Lajeado, Miracema do Tocantins, Monte do Carmo, Novo Acordo, Porto Nacional eta Santa Tereza do Tocantins
Demografia
Biztanleria302.692 (2022)
Dentsitatea136 bizt/km²
Informazio gehigarria
Sorrera1989ko maiatzaren 20a
Telefono aurrizkia63
Hiri senidetuakColorado Springs
http://www.palmas.to.gov.br www.palmas.to.gov.br

Palmas Brasilgo erdialdeko hiri bat da, 230 metroko altitudean kokatua, Tocantins ibaiaren ertzean. Tocantins estatuko hiriburua da. 2011n 235.315 biztanle zituen. Brasilgo estatu-hiriburuetan biztanle gutxien dituena da.

Tocantins estatuko gune ekonomiko eta administratiboa izateko diseinatu zenez, zerbitzuen sektorea da nagusi hirian. Unibertsitateak ditu: Universidade Federal do Tocantins, Centro Universitário Luterano de Palmas (Ceulp-Ulbra), Faculdade Católica do Tocantins (Católica do Tocantins).

Aireportua hiritik 30 km-ra dago.

Hiria Tocantins estatuko hiriburu izateko proiektatu zen. Brasilgo 1988ko konstituzio berriak Tocantins estatua sortu zuen, eta Palmas 1990eko urtarrilaren lehenean ezarri zen ofizialki hiriburutzat. Ordura arte, Miracema do Tocantins izan zen behin-behineko hiriburua.

Hiriaren izena hautatzeko, kontuan hartu zen, batetik, “São João da Palma” eskualdearen izena, han ezarri baitzen, Palma ibaiak Parana ibaiarekin bat egiten duen tokian, lehen mugimendu separatistaren egoitza 1809an; bestetik, kontuan hartu zen palmondo ugariko eskualdea dela.

Hiriak kale-diseinu ona du, Brasilia bezala diseinatu baitzen; hirigintza guztiz planifikatua du. Luiz Fernando Cruvinel Teixeira eta Walfredo de Oliveira Filho arkitektoek egin zuten hasierako diseinua.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Geografia
Brasil
Artikulu hau Brasilgo geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.