Ambrose Rayappan
| Ambrose Rayappan | |||||||||
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
1955eko azaroaren 28a - 1973ko martxoaren 17a ← Auguste-Siméon Colas (en) Elizbarrutia: Pondicherry eta Cuddaloreko artxidiozesia
1953ko abuztuaren 7a - Elizbarrutia: Selymbria titular see (en)
1953ko urtarrilaren 8a - Elizbarrutia: Pondicherry eta Cuddaloreko artxidiozesia
1953ko urtarrilaren 8a - Elizbarrutia: Sidon (en) | |||||||||
| Bizitza | |||||||||
| Jaiotza | Dharapuram (en) | ||||||||
| Herrialdea | |||||||||
| Heriotza | 1999ko azaroaren 24a (98 urte) | ||||||||
| Hobiratze lekua | Immaculate Conception Cathedral, Pondicherry (en) | ||||||||
| Jarduerak | |||||||||
| Jarduerak | apaiz katolikoa eta apezpiku katolikoa | ||||||||
| Ideologia eta sinesmenak | |||||||||
| Erlijioa | Erromatar Eliza Katolikoa | ||||||||
Ambrose Rayappan (Dharapuram, Tamil Nadu, 1901eko otsailaren 25a – 1999ko azaroaren 24a) indiar elizgizon katolikoa izan zen. 1953an Pondicherry eta Cuddaloreko apezpiku laguntzailea izan zen, 1953tik 1955era artzapezpiku lagunkidea eta 1955etik 1973ra ordinarioa.[1] Artxidiozesi horretako hamargarren ordinario eta lehen apezpiku indigena izan zen.[2]
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ambrose Rayappan Dharapuramen jaio zen, gaur egungo Tamil Nadu estatuan. 1923ko abenduaren 16an apaiztu zen, Coimbatoreko elizbarrutian inkardinatuta geratuz.[1] Denbora batez Bangaloreko San Petri apaizgaitegian aritu zen irakasle.[2]
1953ko urtarrilaren 8an, Pio XII.a aita santuak Pondicherry eta Cuddaloreko apezpiku laguntzaile eta Sidongo apezpiku titular izendatu zuten. Urte bereko martxoaren 25ean jaso zuen apezpiku-ordenazioa Bangaloreko San Frantzisko Xabierkoaren katedralean, Auguste-Siméon Colas artzapezpikuaren eskutik, kontsakratzailekideak Thomas Pothacamury eta Francis Xavier Muthu Muthappa izanik.[1] Fides vincit mundum leloa hautatu zuen.[3]
1953ko abuztuaren 7an Pondicherry eta Cuddaloreko artzapezpiku lagunkide eta Selymbriako artzapezpiku titular bilakatu zen, eta 1955eko azaroaren 28an Pondicherry eta Cuddaloreko artzapezpiku. Vatilanoko II. kontzilioko saio guztietan parte hartu zuen.[1]
Ondorengotza apostolikoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Guillaume d'Estouteville kardinala
- Sisto IV.a aita santua (1471)
- Julio II.a aita santua (1481)
- Raffaele Riario kardinala (1504)
- Leon X.a aita santua (1513)
- Alessandro Farnese kardinala (1519)
- Francesco Pisani kardinala (1527)
- Alfonso Gesualdo kardinala (1564)
- Klemente VIII.a aita santua (1592)
- Pietro Aldobrandini kardinala (1604)
- Laudivio Zacchia apezpikua (1605)
- Antonio Marcello Barberini kardinala (1625)
- Marcantonio Franciotti kardinala (1637)
- Giambattista Spada kardinala (1643)
- Carlo Pio di Savoia kardinala (1655)
- Jaime de Palafox y Cardona artzapezpikua (1677)
- Luis Fernández Portocarrero kardinala (1678)
- Pedro Portocarrero y Guzmán patriarka (1691)
- Silvestre García Escalona apezpikua (1702)
- Julián Domínguez y Toledo apezpikua (1728)
- Pedro Manuel Dávila Cárdenas apezpikua (1731)
- Domingo Pantaleón Álvarez de Abreu apezpikua (1738)
- Manuel José Rubio y Salinas artzapezpikua (1749)
- Manuel de Matos apezpikua (1754)
- Juan de La Fuente Yepes apezpikua (1755)
- Pierre Brigot apezpikua (1757)
- Luigi Pianazzi apezpikua (1785)
- Antonio Ramazzini apezpikua (1795)
- Paolo Antonio Roviglia apezpikua (1808)
- Louis-Charles-Auguste Hébert apezpikua (1811)
- Clément Bonnand apezpikua (1833)
- Étienne-Louis Charbonnaux apezpikua (1845)
- François-Jean-Marie Laouënan apezpikua (1868)
- Joseph-Adolphe Gandy artzapezpikua (1883)
- Hugues-Madelain Bottero apezpikua (1899)
- Élie-Jean-Joseph Morel artzapezpikua (1909)
- Auguste-Siméon Colas artzapezpikua (1930)
- Ambrose Rayappan artzapezpikua[1]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1 2 3 4 5 (Ingelesez) «Archbishop Ambrose Rayappan †» Catholic Hierarchy (kontsulta data: 2025-11-25).
- 1 2 (Ingelesez) «The Archdiocese» Archdiocese of Pondicherry and Cuddalore (kontsulta data: 2025-11-25).
- ↑ (Ingelesez) «Fides vincit mundum» Heraldry of the World (kontsulta data: 2025-11-25).