Anglo-normandiar uharteak
| Anglo-normandiar uharteak | |
|---|---|
| Datu orokorrak | |
| Mendirik altuena | Les Platons (en) |
| Mota | Uhartedia |
| Azalera | 198 km² |
| Geografia | |
![]() | |
| Koordenatuak | 49°26′N 2°21′W / 49.43°N 2.35°W |
| UTC ordua | UTC±00:00 |
| Ur-gorputza | Mantxako kanala |
| Mendizaletasuna | |
Anglo-normandiar uharteak edo Kanaleko uharteak[1] (normandieraz Îles d'la Manche; ingelesez: Channel Islands; frantsesez: Îles Anglo-Normandes edo Îles de la Manche) Mantxako kanalean dagoen irla taldea da, Normandia eta Ingalaterrako hego-ekialdearen artean, Erresuma Batuaren menpe dagoena.
160.000 biztanle inguru bizi dira han, bi uharte nagusiak Jersey eta Guernesey direlarik.
Uharteak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Jersey
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Jersey uharteak beste irla txikiago eta biztanlerik gabeko batzuekin batera osatzen du "Jerseyko Bailegoa" (Bailiwick of Jersey edo Bailliage de Jersey).
116 km2-ko azalera du, eta 88.200 biztanle (2005). Saint Helier da hiriburua (28.310 bizt.).
Guernsey
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Guerneseyko bailegoak (bailiwick edo bailliage) 78 km2-ko azalera eta 65.228 biztanle zituen 2005ean. Saint Peter Port du hiriburu (16.488 bizt.).
Guerneseyko Bailegoa osatzen duten beste uharteak hauek dira:
Hizkuntzak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ingelesa eta frantsesa dira uhartediko hizkuntza ofizialak.
Bestela, normandieraren hiru aldaera nagusi ere hitz egiten dituzte, egoera gutxituan: guerneseyera (Guerneseyn), jerseyera (Jerseyn) eta sarkera (Sarken).
