Edukira joan

Ibon Pérez

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ibon Pérez
Image
Bizitza
JaiotzaLekeitio, 1987ko otsailaren 28a (39 urte)
HerrialdeaImage Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakkazetaria eta telebista aurkezlea

Ibon Perez Bartzena (Lekeitio, Bizkaia, 1987ko otsailaren 28a) kazetaria eta telebistako aurkezlea da. Euskal Autonomia Erkidegoan kokatzen diren hedabideetan lan egin du gehienbat, telebistan, irratian, prentsa idatzian eta Interneten.[1][2]

Ibon Perez 2009. urtean lizentziatu zen Leioako Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatean.

2007. urteko udan, Telebilbaoko lana Local Media Televisióneko programak aurkezten txandakatu zuen: Mundo Astrológico eta Coktail de tarde magazinak aurkeztu zituen eta 2010. urtean, ikus-entzunezkoen munduan murgildu zen Multimedia Komunikazioa masterra eginda.[3]

TeleBilbaotik ETBra

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2008. urteko udan, Bizkaia Irratiko langile izan zen eta. Han hasi zen Ibon Perezen kazetari ibilbidea.[4]

2009ko udan El Correo egunkariaren baliokide digitalean egon zen lanean eta haren funtzioa El Correoren sareko telebista / WEBTV elikatzea zen.

2010ean, Radio Euskadiko lokutorea izan zeen apiriletik ekainera bitartean. Haren ahotsa kulturako buletinetan eta Teresa Yustaren La noche despierta saioan entzun zitekeen. Urte horretako uztailean, EiTBn sartu zen, Egun On Euskadi, Teleberri eta Gaur Egun albistegietan erreportari eta erredaktore lanak egiteko.

Estatu eremuko telebistetako ibilbidea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2011ko abenduaren 8an eta 9an, Bilboko Euskalduna jauregian Telecincok egin zuen Gabonetako galako errealizazio laguntzailea izan zen. Horrela hasi ziren Ibon Pérezek estatuko eremuan egin dituen lanen ibilbidea.

Hurrengo urtean, 2012. urteko urtarrilean, Cuatro kateko Uno para ganar saioko errealizazio laguntzailea izan zen. Maiatzean, berriz, El Precio del Deseo pilotuko erredaktorea izan zen.

2012ko ekainetik 2013ko urtarrilera bitartean, Telecincoko El Gran Debate saioan ibili zen beharrean. Bertan, ikertzaile lanak eta kaleko erreportari lanak egin zituen.

2021ean, Cuarto milenio telebista saioan, Lekeitioko San Nikolas uhartearen historiak landu zituen.[5]

Modu aktibo batean, Deia, Euskonews[6] eta Euskal Herriko beste hainbat hedabidetan parte hartzen du artikuluak idazten.[7][8][9]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]