Edukira joan

Ikoitz Arrese Otegi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ikoitz Arrese Otegi
Image
Image
Diputatua Eusko Legebiltzarrean

2020ko abuztuaren 3a -
Barrutia: Bizkaia
Hautetsia: Eusko Legebiltzarreko XII. legealdia
Bizitza
JaiotzaBarakaldo, 1987ko maiatzaren 15a (38 urte)
HerrialdeaImage Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
euskara
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria eta irakaslea
KidetzaSegi

Ikoitz Arrese Otegi (Barakaldo, 1987ko maiatzaren 15a) euskal politikaria da, eta Euskal Herria Bildu koalizioaren diputatua da Eusko Legebiltzarrean, 2020ko hauteskundeetatik.[1][2]

Fernando Grande-Marlaskak, orduan Auzitegi Nazionaleko epailea zenak, emandako auto baten ondorioz, Arrese 2010eko urriaren 22an atxilotu zuten, ezker abertzalearen inguruko beste bost lagunekin batera, Segiko, Haika eta Jarrairen jarraitzailea zen gazte erakundeko kide izatea egotzita. Segi erakundea 2002an legez kanpo utzi zuten Euskadi Ta Askatasuna (ETA) euskal erakunde armatuarekin lotura izateagatik.[3] Urte batzuk geroago, atxilotuta egon zen bitartean Polizia Nazionalaren partetik torturak jasan zituela salatu zuen.[4]

2017tik ari da Euskal Herria Bilduko Hezkuntza idazkaria izaten.[2] Koalizio abertzalearen zerrendetan izan zen 2020ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan, eta eserleku bat lortu zuen Bizkaiko hauteskunde-barrutian.[2] Urte horretako abuztuaren 3tik legebiltzarkide da.[2] Horrez gain, Hezkuntza Batzordeko presidenteordea, EiTBko Kontrol Batzordeko eta Kultura, Euskara eta Kirol Saileko batzordekidea eta Euskal Herriko Unibertsitateko Gizarte Kontseiluaren aurrean Legebiltzarreko ordezkaria izan da.[2]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]