Jean-Philippe Rameau
| Jean-Philippe Rameau | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotza | Dijon, 1683ko irailaren 25a |
| Herrialdea | |
| Heriotza | Paris, 1764ko irailaren 12a (80 urte) |
| Hobiratze lekua | San Eustakio eliza |
| Familia | |
| Ezkontidea(k) | Marie-Louise Mangot |
| Seme-alabak | ikusi
|
| Haurrideak | ikusi
|
| Hezkuntza | |
| Heziketa | Collège des Godrans |
| Hizkuntzak | frantsesa |
| Ikaslea(k) | ikusi
|
| Jarduerak | |
| Jarduerak | konpositorea, koreografoa, musikologoa, musikaren teorikoa, organista, klabezin-jotzailea eta teorikoa |
| Lan nabarmenak | ikusi
|
| Jasotako sariak | ikusi
|
| Kidetza | Académie des Sciences, Arts et Belles-Lettres de Dijon (en) |
| Mugimendua | musika barrokoa |
| Musika instrumentua | biolina |
Jean-Philippe Rameau (Dijon, Borgoina, 1683ko irailaren 25 – Paris, 1764ko irailaren 12) frantziar musikagile, organista, klabe-jotzaile eta musikaren teorialaria izan zen. Eragin handia izan zuen genero dramatikoan, eta teoria-egile eta berritzaile handia izan zen harmoniaren alorrean.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Aita, Dijongo organista, izan zuen lehen irakaslea. 18 urte zituenean, Italiara joan zen eta, itzulitakoan, organista izan zen Avignongo katedralean eta, geroago, Clermont-Ferrandekoan. 1722. urtean Traité de l´harmonie («Harmoniaren tratatua») argitaratu zuen. Voltaire ezagutu zuen, eta Samson, lehen operaren libretoa, Voltairek eman zion. 1764. urtean erregeak aitoren seme izendatu zuen.
Lanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Opera aipagarriak idatzi zituen, besteak beste:
- Hyppolyte et Aricie (1733).
- Castor et Pollux (1737).
- Dardanus (1739).
- La princesse de Navarre (1745), Voltaireren libretoarekin.
Opera-balletak ere idatzi zituen, besteak beste:
- Les Indes galantes (1735, «Indiar galaiak»).
- Les paladins (1760, «Paladinak»).
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| Artikulu hau Frantziako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |