Karmelo Leizaola
| Karmelo Leizaola | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotza | Donostia, 1901 |
| Herrialdea | |
| Heriotza | Rio de Janeiro, 1936ko otsailaren 15a (34/35 urte) |
| Hezkuntza | |
| Hizkuntzak | euskara alemana gaztelania |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | kimikaria |
Karmelo Leizaola Sánchez (Donostia, 1901eko maiatza - 1936eko otsailaren 15a) euskal kimikari eta euskaltzalea izan zen.[1]
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ikasketak Lekarozko ikastetxean (Nafarroan) egin zituen, nota onak ateraz gainera: 16 urterekin 7 matrikula lortu zituen. Ondoren kimika ikasketak egin zituen Jesuitek sortutako Sarria Kimika Institutuan, kimikoa bihurtuz.
Ikasketak amaitu baino lehen, Galdakaoko Dinamitan hasi zen behar egiten, baina ikasketa gehiago burutu zituen, kimika amaitu ondoren. 1924an Zaragozako Unibertsitatean Zientziak egin zituen eta 1929an Madrilen Farmazia lizentziatura.
Gizon fina zen dudarik barik: hainbat esperimentu egin zituen, hitzaldiak emanez eta idazkiak argitaratuz adibidez Anales de la S. E. de Físika y Química aldizkarian. Euskara ere sakonki maite zuen Karmelok, eta Galdakaon bizi zela, "Euskeraren Adiskideak" elkartea sortu zuen.
Galdakaoko Euzko Ikastola
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Galdakaon ekintza politikoan eta kulturalean murgilduta, Escuelas Vascas edo Euzko Ikastola Batza mugimenduarekin bat eginez, Galdakaoko Plazakoetxe auzoan ere ikastola bat irekitzea lortu zuten arte, Emakume Abertzale Batza erakundearekin batera: Monika Lekunberri Uriona izan zen 1934ko Apirilaren 15ean [2] ikastolan irakasle hasi zen andereñoa.
1936an Brasilera lanera joan eta hil egin zen Leizaola euskaltzalea: harrezkero Galdakaoko ikastolari bere fundatzailearen izena jarri zioten, atarian zendutako fundatzailearen izen-abizenak jarriaz.[3]
34 urte baino ez zituen Leizaolak.
Iñaki Anasagasti politikariaren blogean irakurri dezakegunez:
Brasilen apendizitis baten ondorioz hil zen, aireplano batean garraiatu arren. Hil ondoren, Plazakoetxeko euskal eskoletako fatxadan jarri zen plaka bat, 10 zentimoko herri-harpidetza bidez ordainduta, ikastolari bere izena jarriaz: Galdakaon euskararen alde egindako lana gogoratzeko. Behin gerra zibila hasita, Euskal Milizien Konpainia batek, bere izena ere hartu zuen. Eta ikastolaren atarian zegoen plaka erreketeek txikitu zuten.[4]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Auñamendi Eusko Entziklopedia. Carmelo Leizaola Sanchez. .
- ↑ Josi. (2025-02-28). «Galdakaoko Ikastola 1934 urtean sortu zen» Zortzigarren lurraldea (kontsulta data: 2025-05-08).
- ↑ Algorri. (martes, 27 de octubre de 2020). «Galdakao atzo: La primera Ikastola» Galdakao atzo (kontsulta data: 2025-05-08).
- ↑ «HISTORIAS DE GALDAKAO….» Iñaki Anasagasti (kontsulta data: 2025-05-08).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Leizaolaren eskela Euzkadi eguneroko abertzalean 1936ko Otsailaren 19an: https://liburutegibiltegi.bizkaia.eus/bitstream/id/85246/b11272144_1936_02_19.pdf
Leizaola'tar Karmel Euzko Ikastolaren liburua EIMA Katalogoan: https://eima.orex.es/cgi-bin/koha/opac-detail.pl?biblionumber=61492
Leizaolaren aipamena Iñaki Anasagastiren blogean: https://ianasagasti.blogs.com/mi_blog/2014/01/historias-de-galdakao.html
| Artikulu hau Gipuzkoako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |