Kateryna Kuznetsova
| Kateryna Kuznetsova | |
|---|---|
![]() | |
| Bizitza | |
| Jaiotza | Kiev, 1987ko uztailaren 12a (38 urte) |
| Herrialdea | |
| Familia | |
| Aita | Oleh Kuznetsov |
| Hezkuntza | |
| Heziketa | Kyiv National I. K. Karpenko-Kary Theatre, Cinema and Television University (en) |
| Hizkuntzak | ukrainera |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | aktorea |
| Genero artistikoa | melodrama komedia ekintza-filma |
Kateryna Olehivna Kuznetsova[1] (ukraineraz: Катерина Олегівна Кузнєцова; Kiev, 1987ko uztailaren 12a) ukrainar aktore eta telebista aurkezlea da. Hainbat paper nagusi egin ditu Ukrainako eta Errusiako telesail eta filmetan.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1987ko uztailaren 12an jaio zen Kieven, Oleh Kuznetsov futbolariaren Alla Borysenko atletaren alaba. 1990etik 1994ra, Eskozian bizi izan zen gurasoekin, non bere aitak futbolean jokatzen zuen, eta horri esker ikasi zuen ingelesa.[2]
Profesionalki abestu zen Kieveko Vohnyk abesbatzan 10 urtez. Opera abeslari izateko asmoa zuen, baina antzerki unibertsitate batean sartzea erabaki zuen. Bere aukera George Bernard Shawren Pygmalion antzezlanak eragin zuen, Bohdan Beniuk, Anatoli Khostikoiev eta Natalia Sumska aktoreek antzeztua. 2009an, Kieveko Ivan Karpenko-Kary Antzerki, Zinema eta Telebistako Unibertsitate Nazionalean graduatu zen. Kieveko Antzerki Gaztean jardun zuen.[3]
Masterra egiten ari zela, goizeko saioak aurkeztu zituen Perxy katean. Kuznetsovaren lehen lana M1 katean agertu zen. Geroago, Leprykonsy taldearen Horodok bideoklipean parte hartu zuen.[3]
2005ean egin zuen debuta pantailan, Vozvrastxenie Mukhtara-2 telesailean Elza kirolaria antzeztuz. 2006an Diavol iz Orli. Angel iz Orli ukrainar-errusiar telesailean paper txiki bat egin zuen.[4]
2011tik, Moskun bizi izan zen eta lan egin zuen, eta han Kukhnia telesaileko paper nagusietako bat lortu zuen. Bere hitzetan, pozik lan egingo luke bere jaioterrian, , gonbidatuz gero. Ez zuen herritartasuna aldatu eta ukrainar izateaz harro zegoela esan zuen.[5][6]
2022an Errusiak Ukraina inbaditu ondoren, Espainiara joan zen eta esan zuen ez zela inoiz Errusiara itzuliko.[7]
Filmografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| Urtea | Izenburua | Herrialdea | Pertsonaia | Oharrak |
|---|---|---|---|---|
| 2005 | Vozvrastxenie Mukhtara-2 | Errusia | Elza | |
| 2006 | Psikhopatka | Ukraina, Errusia | Olena, bitxigilearen alaba | |
| Angel iz Orli | Errusia, Ukraina | Mireille | ||
| 2007 | Serdtsu ne prikazhex | Ukraina, Errusia | Maia Savelieva, sukaldariaren alaba | |
| 2008 | Velyka riznitsia | Ukraina | Polina | |
| Rodnye liudi | Ukraina | Antonina | ||
| Natxat snatxala. Marta | Errusia, Ukraina | Svetlana Litvinova | ||
| Zhenstxina, ne sklonnaia k avantiuram | Errusia | Anzhela, Andreiren laguna | ||
| 2010 | Tilky kokhannia | Ukraina | Alina | |
| Zovsim inxe zhyttia | Ukraina | Halina | ||
| 2011 | Samy lutxxy film-3DE | Errusia | Varvara | |
| Belye rozy nadezhdy | Ukraina | Ania, Zheniaren alaba | ||
| 2012 | Jalta-45 | Errusia | Vera | Paper nagusia |
| Kukhnia | Errusia | Saxa zerbitzaria | ||
| Podari mne voskresenie | Errusia | Jelizaveta Glebovna | Paper nagusia | |
| 2013 | Torgovy tsentr | Errusia | Anna Fadeieva | |
| Koroleva banditov | Errusia | Polina Polivanova | ||
| Bystreie, txem kroliki | Errusia | Lena | ||
| 2014 | Koroleva banditov-2 | Errusia | Polina Polivanova | |
| Txista voda u istoka | Errusia | Lida Selezniova | ||
| God v Toskane | Errusia | Rita | ||
| Zaliottxiki | Errusia | Britney | ||
| 2015 | Anka s Moldavanki | Errusia, Ukraina | Anna Ksenaki | Paper nagusia |
| Txestnoie pionetskoie-2 | Errusia | Alla Sergeievna erizaina | ||
| Voina polov | Errusia | Julia | ||
| Gastroliory | Errusia | Jeva, alkatearen iloba | 8. atalean | |
| Naparnitsy | Errusia | Julia Sokolova | ||
| 2016 | Poiezdka za stxastiem | Errusia | Katia Ignatieva | Paper nagusia |
| Krugovorot | Errusia | Varvara Grixina | ||
| Ekspress-komandirovka | Errusia | Jekaterina Ignatieva | ||
| 2017 | Kuba | Errusia | Erika Odintsova | |
| Ottxaianny domokhoziain | Errusia | Marina | ||
| Raduga v nebe | Errusia | Maria | ||
| 2018 | Zhurnaliugi | Errusia | Karina | |
| Txuzhaia krov | Errusia | Zinotxka | ||
| Kazhdomu svoio | Errusia | Veronika | ||
| Kto ty? | Errusia | Inga Xtefan prikoterapeuta | ||
| 2019 | Vokalno-kriminalny ansambl | Errusia | Rita abeslari hasiberria | |
| Znakhar | Errusia | Marina Semionova | ||
| Skazhene vesillia 2 | Ukraina | Natalka Serediuk | Paper nagusia | |
| Kuba-2 | Errusia | Erika Odintsova | ||
| 2020 | Ten zvezdy | Errusia | Renata | |
| Treider | Errusia | Tatiana | ||
| Rodkom | Errusia | Daxa Afanasieva | ||
| 2021 | Kriuk | Errusia | Lada Sokolova kardiologoa | |
| Vampiry srednei polosy | Errusia | Anna Ostroumova | Paper nagusia | |
| Samka bogomola | Errusia | Liza | ||
| 2024 | Moie kino | Ukraina | Saxa gozogilea | Paper nagusia |
| Potiah u 31 hrudnia | Ukraina | Tamara Petrynenko | Paper nagusia | |
| 2025 | Kokhannia ta polumia | Ukraina | Kateryna Koval | Paper nagusia |
| Vartovi Rizdva | Ukraina | Olena, Viraren ama | ||
| 2026 | Vyprobuvalny termin | Ukraina | Polina | Paper nagusia |
| NU MAM | Ukraina | Nadia | Paper nagusia | |
| Potiah «Txervona ruta» | Ukraina | Tamara Petrynenko | Paper nagusia |
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ 156. Alfabeto zirilikoz idatzitako izenak euskarara aldatzeko transkripzio-sistema. Gasteiz: Euskaltzaindia (argitaratze data: 2009-02-27) (kontsulta data: 2026-04-02).
- ↑ (Ukraineraz) Карпенко, Олександр. ««Після голу Селтіку індус назвав сина на мою честь»: Олег Кузнецов – напередодні матчу Ліги чемпіонів Рейнджерс – Динамо» UkrFootball 2024-08-13 (kontsulta data: 2026-04-02).
- 1 2 (Ukraineraz) «Як змінилась Катерина Кузнєцова за 10 років: фото тоді й зараз» Gazeta.ua 2025-07-12 (kontsulta data: 2026-04-02).
- ↑ (Ukraineraz) Кальник, Максим. «Катерина Кузнецова: шлях української актриси крізь вогонь і світло» Nfront 2026-02-22 (kontsulta data: 2026-04-02).
- ↑ (Errusieraz) «Звезда сериала "Кухня" принципиально отказалась от российского гражданства» Головне в Україні 2014-04-29 (kontsulta data: 2026-04-02).
- ↑ (Errusieraz) «Звезда сериала "Кухня" гордится тем, что она украинка» В Час Пік 2014-04-29 (kontsulta data: 2026-04-02).
- ↑ (Ukraineraz) «Катя Кузнецова: про відмову від росії; колег, яких зневажає; коханого-росіянина та майбутнє весілля» Аліна Доротюк 2022-08-12 (kontsulta data: 2026-04-02).
