Edukira joan

Leon Czolgosz

Wikipedia, Entziklopedia askea
Leon Czolgosz
Image
Bizitza
JaiotzaDetroit, 1873ko maiatzaren 5a
HerrialdeaImage Ameriketako Estatu Batuak
BizilekuaAlpena
Posen
Cleveland
Natrona (en) Itzuli
Warrensville Township (en) Itzuli
HeriotzaAuburn, 1901eko urriaren 29a (28 urte)
Hobiratze lekuaSoule Cemetery (en) Itzuli
Heriotza moduaheriotza zigorra: elektrokuzioa
Jarduerak
Jarduerakanarkista, metalurgiako langilea eta assassin (en) Itzuli
InfluentziakEmma Goldman
Izengoitia(k)Fred Nieman
Ideologiaanarkismoa

Find a Grave: 250 Edit the value on Wikidata
Image

Leon Czolgosz (Alpena, 1873ko maiatzaren 5aAuburn, 1901eko urriaren 29a) ekintzaile anarkista, 1901eko irailaren 6an Ameriketako Estatu Batuetako presidente William McKinley bi tiroz hil zuen, eta horren ondorioz, exekutatu egin zuten. Czolgosz Poloniatik emigratutako familia baten kidea zen.

Image
Leon Czolgoszen argazkiak.

Gazte garaietan greba batzuen lekuko izan zen; hori zela eta, anarkismoak erakarrita sentitu zen. Ideologia horri eta sozialismoari buruzko liburu asko irakurri zuen, bereziki Emma Goldman eta Alexander Berkmanenak. 1901eko irailaren 6an Erakusketa Panamerikarra ospatzen zen bitartean, presidentearengana hurbiltzea lortu zuen eta hark, zale bat zela ustez, eskua eskaini zion. Czolgoszek pistola atera eta tiro egin zion. Larriki zaurituta, McKinley zortzi egun geroago, irailaren 14an, hil egin zen.

Czolgosz epaituta izan zen. Epaiketak zortzi ordu iraun zuen eta, ondoren, epaimahaiak heriotza zigorra ezarri zion. Auburnen ezarri zioten zigorra, aulki elektrikoan. Haren azken hitzak hauek izan ziren: Presidentea hil egin nuen jende onaren etsaia zelako, langile onen etsaia. Nire krimenaz ez naiz damutzen. Eta gero: Nire aita ezin ikusteaz goibel naiz.

Emma Goldman idazlea eta ekintzaileak, nahiz eta krimenarekin ados ez egon, defenditu zuen. Czolgoszen ideologia anarkista zalantzan jarri izan da zeren eta anarkismoaren zirkuluetan ezaguna ez baitzen. Dena dela, bere ekintza bat dator XIX. mende amaieran asko zabaldu zen ekintza motarekin, hau da, goi mailako politikarien hilketen bidez anarkismoaren ideiak zabaltzeko eta gizartea eraldatzeko asmoarekin.[1][2]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. .
  2. .

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]