Maria Amolategi
Itxura
| Maria Amolategi | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotza | Beasain, 1987 (38/39 urte) |
| Herrialdea | |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | abeslaria eta telebista aurkezlea |
| Artikulu honek erreferentziak behar ditu. Hemen erreferentzia egiaztagarriak gehituz lagun dezakezu. |
Maria Amolategi Azkarate (Beasain, 1987) gipuzkoar abeslaria eta telebista aurkezlea da.[1]
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Beasaingo musika eskolaren bueltan sortutako Sugan taldeko abeslaria izan zen. Besteak beste, ETB 1eko Pilotari telesailerako sarrerako abestia egin zuen taldeak.
Telecinco kateko La Voz talent show saioan parte hartu zuen lehiakide modura.
ETBko hainbat saiotan parte hartu du, Stars Izarrak kalean lehiaketako aurkezle izan zen,[1] Bago!az talent show-an coach lanak egin zituen eta Zuek Hor saioan ere partaide izan zen. 2025etik SOS, Kantak arriskuan saioko auzkezlea da.[2]
Matilda izeneko musika proiektuan parte hartzen du Victor Sanchez Suganeko kide ohiarekin batera.
Telebistako lanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Pilotari (ETB 1, 2007-2008). Sugan taldeko kide bezala egindako cameoa
- La voz (Tele 5, 2013). Lehiakidea
- Stars Izarrak kalean (ETB 1, 2014). Aurkezlea
- Zuek hor (ETB 1, 2014-2015). Kolaboratzailea
- Goenkale (ETB 1, 2015). Bigarren mailako aktorea
- Bago!az (ETB 1, 2018-2019). Lehiakideen coach edo laguntzailea
- SOS, Kantak arriskuan (ETB 1, 2025-gaur egun). Aurkezlea
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1 2 Aramendi Moreiro, Sara. Maria Amolategi: «Zaila da musikaz bizitzea, eta telebistak ateak irekitzen ditu». Berria, 2014ko uztailak 13, berria.eus (kontsulta data: 2026-2-8).
- ↑ Zugarramurdin abiatuko du denboraldia "SOS Kantak Arriskuan!" saioak, gaur gauean, ETB1en. eitb.eus (kontsulta data: 2026-2-8).