Neska

Neska heldutasunera iritsi ez den emakumezkoa edo haur emea da[1]. Nahiz eta neska baino mutil gehiago jaio, haurtzaroan hiltzeko mutilek baino aukera gehiago dituzte eta, esate baterako, AEBn, 15 urte baino gutxiago dituztenen artean 104 mutil/100 neskako ratio dago[2]. Biologikoki X kromosoma bi (XX) izatea bereizgarri nagusitzat jo ohi da, kromosoma bi horiek guraso bakoitzetik kromosoma bana hartuz.[3]
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Nesken estatusak lotura oso estua du emakumeen estatusarekin. Gizarte jakin batean emakumeek eskubide asko badituzte, edo genero berdintasuna badago, nesken egoera hobea izan ohi da. Emakumeen estatusa txarra bada, neskena ere txarra izan ohi da. Badira neskengan eragin berezia duten aferak: adibidez, hezkuntza eta haurren esplotazioa.
Nesken hezkuntza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Herrialde batzuetan, neskek eta mutilek eskubide bera dute hezkuntza jasotzeko; hala ere, herrialde askotan oraindik alde handiak daude.
Nesken aurkako indarkeria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Nesken aurkako indarkeria mota asko daude: adibidez, abortu selektiboa (abortua fetua neska delako), emakumeen genitalen mutilazioa, haur-ezkontza eta haurren aurkako sexu-abusua.
Herrialde batzuetan (batez ere Asia ekialdean eta hegoaldean, eta Europako herrialde batzuetan) familia askok ez dute alabarik nahi; beraz, abortu selektiboa egiten dute.[4] Horren ondorioz, leku batzuetan mutil askoz gehiago daude neskak baino. Txinan, 30 milioi mutil gehiago daude neskak baino, eta urtero milioi bat mutil gehiago jaiotzen dira neskak baino.[5] Indian, aldea 100.000 bat umekoa da.[6] Georgian, Azerbaijanen eta Armenian mutil gehiago jaiotzen dira neskak baino eta baliteke herrialde horietan abortu selektiboak egitea.
Emakumeen genitalen mutilazioa, Munduko Osasun Erakundearen arabera, emakume bati genitalen zati bat, edo genital guztiak, kentzea edo edonola kaltetzea da, osasun arrazoiengatik ez bada.[7] Afrika mendebaldean, ekialdean eta ipar-ekialdean egin ohi da (bereziki Egipton eta Etiopian), eta baita Asia hego-ekialdean eta Ekialde Hurbilean ere. Biktimak 15 urtetik beherako neskak izan ohi dira.
Neska asko derrigortuta daude askoz helduagoak diren gizonekin ezkontzera. Mundu osoan zehar egiten den zerbait da. Haurren ezkontza gehien egiten diren herrialdeak Niger, Txad, Afrika Erdiko Errepublika, Bangladesh, Ginea, Mozambike, Mali, Burkina Faso, Hego Sudan eta Malawi dira.[8]
Herrialde batzuetan haurren aurkako sexu abusuak gogor zigortuta daude; beste batzuetan, berriz, onartuta dago. Abusu mota asko daude: adibidez, haurren sexu esplotazioa. Urtero milioi bat haur (gehienbat neskak) dira sexu esplotazioaren biktima. Munduko leku askotan gertatzen den zerbait da, bereziki Asiako hego-ekialdean. Ohikoa da herrialde aberatsetako gizonak bertara joatea neskak esplotatzeko.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Lur entziklopedietatik hartua.
- ↑ Central Intelligence Agency. CIA Fact Book. .
- ↑ Ambiguous genitalia
- ↑ (Ingelesez) Goodkind, Daniel. (1999-01). «Should prenatal sex selection be restricted? Ethical questions and their implications for research and policy» Population Studies 53 (1): 49–61. doi:. ISSN 0032-4728. (kontsulta data: 2026-03-12).
- ↑ (Ingelesez) Zhu, Wei Xing; Lu, Li; Hesketh, Therese. (2009-04-09). «China’s excess males, sex selective abortion, and one child policy: analysis of data from 2005 national intercensus survey» BMJ 338: b1211. doi:. ISSN 0959-8138. PMID 19359290. (kontsulta data: 2026-03-12).
- ↑ (Ingelesez) Arnold, Fred; Kishor, Sunita; Roy, T. K.. (2002-12). «Sex‐Selective Abortions in India» Population and Development Review 28 (4): 759–785. doi:. ISSN 0098-7921. (kontsulta data: 2026-03-12).
- ↑ (Ingelesez) «Female genital mutilation» www.who.int (kontsulta data: 2026-03-12).
- ↑ «WHO | Child marriages: 39,000 every day» www.who.int (kontsulta data: 2026-03-12).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| Artikulu hau biologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |