Usue Mori Carrascal
| Usue Mori Carrascal | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotza | Donostia, 1987 (38/39 urte) |
| Herrialdea | |
| Familia | |
| Ama | Begoña Carrascal Platas |
| Hezkuntza | |
| Tesi zuzendaria | Alexander Mendiburu |
| Hizkuntzak | euskara gaztelania ingelesa |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | unibertsitateko irakaslea eta informatikaria |
| Enplegatzailea(k) | Euskal Herriko Unibertsitatea Donostiako Informatika Fakultatea |
Usue Mori Carrascal (Donostia, Gipuzkoa, 1987) Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslea eta ikertzailea da. Informatika Fakultatean lan egiten du, Konputazio zientzia eta adimen artifiziala sailean.[1][2] 2024ko irailetik aurrera fakultateko horretako Adimen Artifizialeko graduko koordinatzailea ere bada.[3]
2025eko ingurune digitaleko emakumeentzako Gladys Sariaren V. edizioko irabazlea izan zen, eta PUNTUEUS eta Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Informatika Fakultatearen eskutik jaso zuen garaikurra EHUko Informatika Fakultatean egin zen ekitaldian.[4]
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Matematikan lizentziatua eta ingeniaritza informatikoan doktorea da (UPV/EHUn, 2010ean eta 2015ean, hurrenez hurren). Matematika Aplikatuan, Estatistikan eta Konputazioan masterra egin zuen, eta baita Ingeniaritza Konputazionalean eta Sistema Adimendunetan masterra ere Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU, 2011n eta 2013an, hurrenez hurren).
Lan ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2010an Iñaki Goenaga Fundazioaren doktoretza aurreko beka lortu zuen eta 2012ko abendura arte bere doktoretza-tesiari lotutako lanak egin zituen Tecnalia R&I zentroan. 2012tik, UPV/EHUko Intelligent Systems Group ikerketa-taldeko kidea da.
Bere ikerketa lerroen artean, denborazko ezaugarria duten datu-meatzaritza eta datu-analisia nabarmentzen dira, bai problema gainbegiratuetan, gainbegiratu gabekoetan eta baita denbora-serieen sailkapen goiztiarrean ere.
e-makumeak taldeko partaidea da. Zientzia eta teknologia arloan emakumeen ikusgarritasuna handitzeko lan egiten du.[5][6]
2022ko Informatikari Euskaldunen Bilkurak (IEB2022) Adimen Artifiziala ardatz izan zuen eta Olatz Arbelaitzekin batera "Adimen artifiziala atzotik gaurdaino. Justua ote?" hitzaldia eman zuen.[7][8][9]
Argitalpenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Sariak eta errekonozimenduak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 2025: Gladys Saria ingurune digitaleko emakumeentzat. PUNTUEUSek eta UPV/EHUko Informatika Fakultateak antolatzen dute Gladys Saria, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Berdintasunerako Organoaren eta Danobatgroup industria-taldearen babesarekin, eta UPV/EHUko Berdintasun Zuzendaritzaren laguntzarekin.[3] Epaimahaiaren arabera: “Usue Morik ibilbide zientifiko sendoa du; baina gaur egungo “eliteko" ikerketa eredutik aldendu, eta adimen artifiziala gizartearen onurarako tresna gisa erabiltzea eta haren transferentzia lehenetsi ditu, horretarako, fakultateko beste ikerketa taldeetako kideekin ez ezik, jakintza arlo desberdinetako profesionalekin elkarlana bultzatu du. Haren lanari etorkizuneko eragin sozial positiboa aurreikusten zaio.”[3]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Informatika Ingeniaritzako Gradua - Irakasleak - Graduak - UPV/EHU» Graduak (kontsulta data: 2023-03-08).
- ↑ «Usue Mori's Home Page» www.sc.ehu.es (kontsulta data: 2023-03-08).
- 1 2 3 USUE MORIK JASOKO DU 5. GLADYS SARIA - Puntu.eus. 2025-09-16 (kontsulta data: 2025-09-16).
- ↑ «Usue Mori Carrascal, Gladys Saria 2025» Campusa (kontsulta data: 2025-09-29).
- ↑ Mori Carrascal, Usue. (2020). «Datuen erabilgarritasuna pandemia bati aurre egiteko» GAUR8 (kontsulta data: 2023-03-08).
- ↑ «Hasiera» Emakumeak zientzian (kontsulta data: 2023-03-08).
- ↑ UI50 IEB2022 Adimen artifiziala atzotik gaurdaino Justua ote?. (kontsulta data: 2023-03-08).
- ↑ «Adimen artifiziala atzotik gaurdaino. Justua ote? — Unibertsitatea.Net» www.unibertsitatea.net (kontsulta data: 2023-03-08).
- ↑ Usue Mori: “Ikerlari asko ari dira Adimen Artifizial justuago baterako mekanismoak sortzen” – UEU365. (kontsulta data: 2023-03-08).
- ↑ Calvo Molinos, Borja; Ceberio Uribe, Josu; Mori Carrascal, Usue. (2017). Bilaketa heuristikoak. Teoria eta adibideak R lengoaian. Servicio Editorial de la Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatearen Argitalpen Zerbitzua ISBN 978-84-9082-688-1. (kontsulta data: 2023-03-08).
- ↑ «Bideoak» Emakumeak zientzian (kontsulta data: 2023-03-08).
- ↑ Rko oinarrizko tutorialak #1 - Sarrera. (kontsulta data: 2023-03-08).