Edukira joan

Witold Pilecki

Wikipedia, Entziklopedia askea
Witold Pilecki
Image
Bizitza
JaiotzaOlonets (en) Itzuli eta Vilnius, 1901eko maiatzaren 13a
HerrialdeaImage Polonia
HeriotzaVarsovia, 1948ko maiatzaren 25a (47 urte)
Hobiratze lekuaPowązki hilerria
Heriotza moduaheriotza zigorra: su-arma bidezko exekuzioa
Familia
Ezkontidea(k)Maria Pilecka (en) Itzuli
LeinuaHouse of Pilecki (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaVilniusko Unibertsitatea
Hizkuntzakpoloniera
Jarduerak
Jardueraknekazaria, erresistentziako borrokalaria, ofizierra eta soldadua
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
Izengoitia(k)Druh, Witold eta T-IV
Zerbitzu militarra
Adar militarracavalry of Second Polish Republic (en) Itzuli
Secret Polish Army (en) Itzuli
Armia Krajowa (en) Itzuli
Graduasub-lieutenant (en) Itzuli
teniente
cavalry master (en) Itzuli
koronel
Parte hartutako gatazkakLehen Mundu Gerra
Polonia-Sobietar Batasuna Gerra
Bigarren Mundu Gerra

Find a Grave: 140947690 Edit the value on Wikidata

Witold Pilecki (Olonets, Errusiar Inperioa, 1901eko maiatzaren 13a - Varsovia, 1948ko maiatzaren 25a) poloniar zalditeriako ofiziala, inteligentzia agentea eta erresistentziaren burua izan zen. Poloniako Armada Sekretuaren sortzaileetako bat izan zen Bigarren Mundu Gerraren hasieran.

Karelian jaio zen, 1863an Urtarrileko Matxinadan parte hartu ondoren bere arbasoak bertara erbesteratuak izan zirelarik. 1910ean, ama eta anai-arrebekin Vilniusera joan zen bizitzera.

Armada Gorriaren aurka eta Polonia-Sobietar Batasuna Gerran gerran borrokatu zuen.

Bigarren Mundu Gerraren hasieran alemaniarrei aurre egin zien Poloniaren inbasioan. Poloniako Armada Sekretuaren sorreran parte hartu zuen. Bere burua eskaini zuen alemaniarrek harrapatzeko eta Auschwitzeko kontzentrazio-esparrura bidaltzeko. Barruan erresistentzia antolatu zuen eta txostenak egin zituen aliatuei bidaltzeko. Auschwitzetik ihes egin ondoren, Varsoviako matxinadan parte hartu zuen 1944an, eta alemaniarrek harrapatu zuten.

Gerra amaitu ondoren, Poloniako Gobernua Erbesteanekiko leiala izan zen. 1947an Poloniako erregimen komunistako polizia sekretuak atxilotu zuen. Torturatu eta exekutatu egin zuten 1948an.