Édith Mourier
| Édith Mourier | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotzako izen-deiturak | Édith Marguerite Pauline Mourier |
| Jaiotza | Cherbourg, 1920ko abenduaren 21a |
| Herrialdea | |
| Heriotza | Parisko 14. barrutia, 2017ko abenduaren 15a (96 urte) |
| Hezkuntza | |
| Heziketa | Sorbonne Parisko Unibertsitatea |
| Tesi zuzendaria | Robert Fortet (en) |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | matematikaria |
| Jasotako sariak | |
Édith Mourier (1920ko abenduaren 21a, Cherbourg – 2017ko abenduaren 19a, Parisko 14. barrutia) frantziarmatematikaria zen, probabilitateetan aditua. Ezaguna da Fortet-Mourier distantziagatik, zeinak balio baitu bi neurketen arteko desbideratzea kuantifikatzeko.[1]
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Édith Mourier 1920an jaio zen, Cherbourgen. Matematika ikasketak egin zituen Sorbonan.[1] Lizentziatu ondoren, Henri-Poincaré institutuan sartu zen. Han, probabilitateen kalkuluan lanean ziharduen ikertzaile-talde txiki batekin aritu zen; arlo hori baztertu xamar zegoen matematika-ikerketan.[1][2]
Centre National de la Recherche Scientifiqueko (CNRS) ikertzailea izan zen 1945etik aurrera, eta ikerketa-zuzendari bihurtu zen 1952an, "Banachen espazio bateko ausazko elementuei" buruzko estatu-tesi bat defendatu ondoren.[1] Lan hark zenbaki handien legea orokortzen du ausazko puntuetatik funtzioen espazioetara (Banachen espazioak), Fortet-Mourierren teorema da.[1]
CNRS utzi ondoren, Poitiersko Unibertsitateko irakasle izan zen 1956tik 1967ra, eta, 1967tik 1987ra, Parisko Unibertsitatekoa.[1]
Argitalpenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Éléments aléatoires dans un espace de Banach (3. faszikulua), 13. liburukia: Annales de l'institut Henri Pointcaré, Paris, Gauthier-Villars, 1953 (OCLC 1157293879, online), 161-244. or.
- «Influence d’une erreur sur la covariance dans le problème de la détection d’un signal certain dans un bruit laplacien centré» Annales Des Télécommunications 31 (3): 108–110. 1976-03-01 doi:. ISSN 1958-9395.. (online).
- «Random elements in linear spaces» Berkeley Symp. on Math. Statist. and Prob. 5.2A: 43-53. 1967. (online).
- «Le bruit blanc» Annales des Télécommunications 19 (7): 169–172. 1964-07-01 doi:. ISSN 1958-9395.. (online).
Omenaldiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2026an, 72 emakume zientzialarien zerrendan sartzeko aukeratu zuten, eta haien izenak Eiffel dorrean agertuko dira, eraiki zirenetik zerrendan agertzen diren 72 gizon zientzialarien izenen ondoan.[1][3][4]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1 2 3 4 5 6 7 Charlotte Baey, Olivier Bouaziz, Barnabé Croizat. (Novembre 2025). Newsletter Commission Parité (Novembre 2025), Laboratoire Paul Painlevé (Université de Lille). Laboratoire Paul Painlevé.
- ↑ Claire Berthelemy; Gabriel Jaquemet. (2026-01-28). Dans quelles écoles ont été formées les 72 scientifiques dont les noms vont orner la tour Eiffel ?. .
- ↑ La-Croix.com. (2026-01-27). Des femmes sur la tour Eiffel : découvrez les 72 savantes honorées sur la Dame de fer. .
- ↑ Bientôt des femmes de sciences sur la Tour Eiffel | CNRS. 2026-01-26.